116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2023ko martxoaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, argitaratua, eta ez da alegaziorik aurkeztu ezarritako epean.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oibarren, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari bat, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. Maila: A. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Hutsik.

–Zerbitzu anitzetako 2 arduradun. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19,52. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.

–Administrari-ofizial 1. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,55. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6. Hutsik.

–Gerokultore-zaintzaile 1. D maila. Lanaldi osoa. B gidabaimena. Elikagai-manipulatzailearen txartela. Titulazioa: Arreta soziosanitarioa mendekotasuna dutenei, gizarte erakundeetan edo etxean, horren profesionaltasun ziurtagiria; Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (LHko erdiko zikloa) edo horren baliokideak: Klinikako teknikari laguntzailea, Psikiatriako teknikari laguntzailea, Erizaintzako teknikari laguntzailea. Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko teknikaria (LHko erdi mailako zikloa), salbuespeneko gaikuntzako ziurtagiria, behin-behineko gaikuntzako ziurtagiria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %8. Hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Garbiketako 2 peoi. E maila. Lanaldi partziala, %50. E mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

–Gizarte-langile 1. B maila. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %19,50. Zuzendaritza lanpostuko osagarria: %10.

–Gerokultore 1. D maila. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %8.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Antonio Martínez Sanzol. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2022-12-31n: 37 urte, 5 hilabete eta 11 egun. Gradua: 7.

Administrazio-araubideko langileak.

Elena Gurbindo Tellechea. Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Susana Jiménez Maestre. Administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.

M.ª Carmen Pérez Sabalza. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak.

Edurne Sesma Aguas. Gizarte-langilea. Egoera: jardunean.

María Cruz Macía Ibarrola. Gerokultorea. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2308315