111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1781/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, psikologo klinikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez; lanpostu horien artean psikologo klinikoarena dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 355E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapena.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo klinikoen lanpostuetan aritzeko:

LANPOSTUA

DEITURAK ETA IZENA

PSIKOLOGO KLINIKOA

CASI ARBONIES, ANTONIO

PSIKOLOGO KLINIKOA

PEREZ AYERRA, LUISA FERNANDA

PSIKOLOGO KLINIKOA

AZNAR BOLAÑO, MARIA CRISTINA

PSIKOLOGO KLINIKOA

LERMA CABORNERO, ANA ISABEL

PSIKOLOGO KLINIKOA

LERANOZ GOÑI, MERTXE

PSIKOLOGO KLINIKOA

ARRIZABALAGA ETXEGOENA, IÑAKI DANIEL

PSIKOLOGO KLINIKOA

GONZALEZ JIMENEZ, ANGELA

PSIKOLOGO KLINIKOA

SANCHEZ MUÑOZ, BEATRIZ

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko maiatzaren 30ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

CASI ARBONIES, ANTONIO

71957

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: OSASUN MENTALEKO IV. SEKTOREA (TAFALLA)

TAFALLA

PEREZ AYERRA, LUISA FERNANDA

73059

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA

IRUÑA

AZNAR BOLAÑO, MARIA CRISTINA

61852

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO OSASUN ZENTROA

SARRIGUREN

LERMA CABORNERO, ANA ISABEL

66020

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO OSASUN ZENTROA

SARRIGUREN

LERANOZ GOÑI, MERTXE

72324

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO OSASUN ZENTROA

SARRIGUREN

ARRIZABALAGA ETXEGOENA, IÑAKI DANIEL

63820

PSIKOLOGO KLINIKOA

OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA (LIZARRA)

LIZARRA

GONZALEZ JIMENEZ, ANGELA

70135

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO OSASUN ZENTROA

SARRIGUREN

SANCHEZ MUÑOZ, BEATRIZ

66001

PSIKOLOGO KLINIKOA

OM: OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA (LIZARRA)

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2308129