110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

782/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, Liburutegiko OLko laguntzaile izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Ana Isabel Salvadores Santamaría andrearen eta Alfredo Ayesa Cemboráin jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ana Isabel Salvadores Santamaría andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko OLko laguntzaile izateko, eta 216 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Liburutegi Zerbitzuko Ikerketa Bildumen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Alfredo Ayesa Cemboráin jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko OLko laguntzaile izateko, eta 543 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307440