110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa xehatua AR-4 banaketa eremuan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko maiatzaren 3ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat Irunberriko Udal Planean, AR-4 banaketa eremua berrantolatzeko eta eremu horretan sartzeko ondoan dituen UC-10 eta UE-17a unitateak, Irunberriko Udalak sustatuta, eta jarraikiz IS Arquitectos, SLk 2023ko martxoan idatzitako testu bateginari.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307624