110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1128., 1129., 1130. eta 1131. lurzatietan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 1128., 1129., 1130. eta 1131. lurzatietarako xehetasun-azterketa, Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (SONAGAR) sozietateak sustatuta. Haren helburua da eraikinean paratzen ahal diren solairu goratu eta barne altueretako lerrokadurak aldatzea. (2051/2022 espedientea).

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307695