110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian (UE-ORR-2). Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2023ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian, Javier Larequi Quintanak sustatua. Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan ere. Haren kontra alegazioak jarri dira, eta ebatzi egin dira, eta espedientea izapidetu da jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 72.1.a) artikuluetan xedatutakoari (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkabarten, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307575