110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, ZO-3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 672. eta 673. lurzatietan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2023ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Agoizko ZO-3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 672. eta 673. lurzatien mota eta morfologia doitzeko, Joseba Zabalza Unzuek sustatuta, eta jarraikiz Amaya Otamendi Claramunt arkitektoak idatzi eta 2023ko urtarrilean sinatutako proiektu teknikoari. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan ere, eta espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez zitzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Ez da jaso alegazio, kexa edo oharrik, eta Udalak, 2023ko maiatzaren 4ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hala, haren testua osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307606