110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

48/2023 FORU DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak egin txostenean jakinarazi da suhiltzaile kaboen 32 lanposturen lan publikoaren eskaintza partziala sustatu beharra dagoela, zerbitzu horren funtzionamendu egokia bermatzearren. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen otsailaren 15eko 8/2023 Foru Dekretuaren bidez sortutakoak dira.

2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak, bere artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal diren salbuespenak.

Salbuespen horiei dagokienez, xedatzen da ez direla gehieneko ordezte-tasan sartuko barne igoeraren bidez betetzeko deitzen diren lanpostu publikoak.

Suhiltzaile kaboen 32 lanpostu horiek lanpostu hutsak dira plantilla organikoaren arabera eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura. Ez dira konputatzen 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ordezte-tasaren ondorioetarako.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, horretaz kontsulta eginik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partziala onets dezala, suhiltzaile kaboen 32 lanpostu betetzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko maiatzaren hamazazpian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lan publikoaren eskaintza partziala onestea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan.

Lan publikoaren eskaintza partziala onesten da suhiltzaile kaboen 32 lanpostu huts betetzeko; aipatu lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta honako zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 11703, 11704, 11705, 11706, 11707, 11708, 11709, 11710, 11711, 11712, 11713, 11714, 11715, 11716, 11717, 11718, 11719, 11720, 11721, 11722, 11723, 11724, 11725, 11726, 11727, 11728, 11729, 11730, 11731, 11732, 11733 eta 11734.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2307769