110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

154/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza, 2023-2024 ikasturterako.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak III. kapituluan ezartzen duenez, A, B, C, D eta E mailetako eskaintzak modalitate presentzialean, erdipresentzialetan, birtualetan edo mistoetan ematen ahalko dira.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, zeinak arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena, 5. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitate bat, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, zeinaren bidez prestakuntza eskaintza bat ezartzen baita Lanbide Heziketako tituluak lortzeko ikaskuntza-ingurune birtualen bidez, horiek helduen ezaugarrietara egokituta daudela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza ezartzea, 2023-2024 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren ebazpen honen eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

URRUTIKO LANBIDE HEZIKETA ONLINE EGITEKO ESKAINTZA ETA IKASTETXEAK. 2023-2024 IKASTURTEA

1.–Eskaintza.

1. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza hau partziala da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta modularra; hortaz, lanbide moduluka egiten da matrikula.

2. Onarpen epe arruntaren lehen aldian, lanbide modulu bakoitzerako 40 ikaspostu eskaintzen dira, salbu eta "Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena" zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan eta "Web Aplikazioen Garapena" zikloko 1.etik 7.era bitarteko moduluetan, horietan 20 ikaspostu eskainiko baitira zikloko modulu bakoitzeko. Aipatu zikloetako batean eta bi ziklo horietarako komunak diren sei moduluetako batean ikaspostu hutsik baldin badago, ikaspostuak esleitzen ahalko zaizkie beste zikloko inskripzioei.

3. Onarpen epe arruntaren bigarren aldian, onarpen epe arruntaren lehen aldian bete ez diren ikaspostuak eskainiko dira. Ikaspostu horiek bigarren aldiko inskripzio-eguna baino lehen argitaratuko dira Nafarroako Gobernuko Tramiteen Katalogoko urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean inskribatzeko tramite-fitxan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/formacion-profesional-on-line

4. Moduluren batean hamabost ikaslek baino gutxiagok ematen badute izena, Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du, eta baloratuko du hurrengo ikasturteetan eskaintzen segituko duen ala ez, zikloetako lanbide moduluetan matrikulatutako ikasleen arabera.

5. Honako hau da Nafarroako hezkuntza sistemaren eskaintza urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko 2023-2024 ikasturtean:

5.1. Erdi mailako heziketa zikloak.

a) Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea (LOE):

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea.

2.–Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak.

3.–Osasun-laguntza.

b) Osasun Larrialdiak (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia.

2.–Osasun arloko logistika larrialdietan.

3.–Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.

4.–Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.

5.–Osasun ekipamendua.

6.–Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan.

7.–Pazienteen ebakuazioa eta garraioa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Telelarrialdia.

10.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11.–Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

12.–Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

c) Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (LOGSE):

Modulu eta prestakuntza multzo hauek eskaintzen dira:

1.–Erizaintzako oinarrizko teknikak I.

2.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

3.–Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.

4.–Erizaintzako oinarrizko teknikak II.

5.–Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.

6.–Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

7.–Erizaintzako oinarrizko teknikak III.

8.–Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak.

9.–Lantaldeko harremanak.

7tik 9rako zenbakiez adierazitako modulu eta prestakuntza multzoak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

d) Administrazio Kudeaketa (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.

2.–Salerosketako administrazio eragiketak.

3.–Kontabilitateko teknika.

4.–Ingelesa I (NA04).

5.–Informazioaren tratamendu informatikoa I eta II.

6.–Enpresa eta administrazioa.

7.–Giza baliabideen administrazio eragiketak.

8.–Kontabilitateko dokumentazioaren tratamendua.

9.–Diruzaintza kudeaketako eragiketa osagarriak I eta II.

10.–Edukien kudeaketa web-orrietan (NA08).

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa ikasgelan.

13.–Ingelesa.

9tik 13ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

e) Hozteko eta Girotzeko Instalazioak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Makina eta ekipamendu termikoak.

2.–Instalazioak muntatzeko teknikak.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

5.–Hozteko ekipamendu komertzialaren muntaketa eta mantentze-lanak.

6.–Hozteko instalazio industrialen muntaketa eta mantentze-lanak.

7.–Hozteko eta aire-girotzeko instalazioen konfigurazioa.

8.–Aire-girotze, aireztatze eta erauzte instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

9.–Enpresa eta ekimena.

10.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

f) Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoa (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Agronomiaren oinarriak.

2.–Zootekniaren oinarriak.

3.–Nekazaritzako azpiegitura eta instalazioak.

4.–Landare-osasuneko printzipioak.

5.–Labore ekologikoak ezartzea.

6.–Lantegia eta trakzio-ekipamenduak

7.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

8.–Abeltzaintzako ekoizpen ekologikoa.

5etik 8ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

g) Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sare lokalak.

2.–Postu bakarreko sistema eragileak.

3.–Bulegotika-aplikazioak.

4.–Ekipamendua muntatzea eta mantentzea.

5.–Sareko zerbitzuak.

6.–Web aplikazioak.

7.–Oinarrizko ingelesa I (NA04).

8.–Sareko sistema eragileak.

9.–Segurtasun informatikoa.

10.–Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta (NA05).

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

5.2. Goi mailako heziketa zikloak.

a) Administrazioa eta Finantzak (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

2.–Bulegotika eta informazioaren prozesua.

3.–Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

4.–Ingelesa I (NA01).

5.–Ingelesa.

6.–Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

7.–Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.

8.–Finantza kudeaketa.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Giza baliabideen kudeaketa.

11.–Kontabilitatea eta fiskalitatea.

12.–Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

13.–Enpresa simulazioa.

14.–Administrazioko eta finantzetako proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza.

b) Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sistema eragileen ezarpena.

2.–Hardwarearen oinarriak.

3.–Marka-lengoaia eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4.–Sareen plangintza eta administrazioa.

5.–Datu-baseen kudeaketa.

6.–Web aplikazioen ezarpena.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Sistema eragileen administrazioa.

9.–Sareko zerbitzuak eta Internet.

10.–Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa.

11.–Segurtasuna eta erabilgarritasun handia.

12.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

13.–Enpresa eta ekimena.

14.–Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

c) Automatizazioa eta Robotika Industriala (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2.–Potentzia sistemak.

3.–Informatika industriala.

4.–Ingelesa (NA01).

5.–Sistema sekuentzial programagarriak.

6.–Neurketa eta erregulazio sistemak.

7.–Dokumentazio teknikoa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Sistema programagarri aurreratuak.

11.–Robotika industriala.

12.–Industria komunikazioak.

13.–Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

14.–Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Zentral Elektrikoak (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Zentraletako sistema elektrikoak.

2.–Arrisku elektrikoen prebentzioa.

3.–Produkzio elektrikoko zentralak.

4.–Ingelesa (tarteko maila).

5.–Telekontrola eta automatismoak.

6.–Azpiestazio elektrikoak.

7.–Enpresa eta ekimena.

8.–Giza taldeen koordinazioa.

9.–Zentral elektrikoetako eragiketak.

10.–Zentral elektrikoetako mantentze-lanak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Zentral elektrikoen proiektua.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

e) Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01).

2.–Ingelesa II (NA02).

3.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4.–Sistema informatikoak.

5.–Datu-baseak

6.–Programazioa.

7.–Garapen inguruneak.

8.–Web garapena (NA12).

9.–Datuetarako sarbidea.

10.–Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Interfazeen garapena.

13.–Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

14.–Enpresa-kudeaketako sistemak.

15.–Enpresa eta ekimena.

16.–Plataforma anitzeko aplikazioen garapenaren proiektua.

17.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

1etik 7ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira "Plataforma anitzeko aplikazioen garapena" eta "Web aplikazioen garapena" zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

f) Web Aplikazioen Garapena (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01).

2.–Ingelesa II (NA02).

3.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4.–Sistema informatikoak.

5.–Datu-baseak

6.–Programazioa.

7.–Garapen inguruneak.

8.–Web garapena bezero-ingurunean.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Web garapena zerbitzari-ingurunean.

11.–Web aplikazioen hedapena.

12.–Web interfazeen diseinua.

13.–Enpresa eta ekimena.

14.–Web aplikazioak garatzeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

1etik 7ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira "Plataforma anitzeko aplikazioen garapena" eta "Web aplikazioen garapena" zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

g) Sukalde Zuzendaritza (LOE):

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Aurretiazko elaborazio eta kontserbazio prozesuak sukaldaritzan.

2.–Ekoizpenaren kudeaketa sukaldaritzan.

3.–Oinarrizko ingelesa I.

4.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

5.–Kalitatearen eta elikagaien segurtasun eta higienearen kudeaketa.

h) Haur Hezkuntza (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Haur hezkuntzaren didaktika.

2.–Garapen sozioafektiboa.

3.–Autonomia pertsonala eta haurren osasuna.

4.–Haurren jolasak eta horien metodologia.

5.–Garapen kognitiboa eta motorra.

6.–Adierazpena eta komunikazioa.

7.–Gizarte trebetasunak.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabeentzako arreta.

10.–Lehen sorospenak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Ingelesa I (NA01).

13.–Haurrei arreta emateko proiektua (presentziala).

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

i) Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Taldeko kirol-jarduera fisikoak.

2.–Egoera fisikoaren balorazioa eta istripuetan esku hartzea.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak.

5.–Banakako kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak.

6.–Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko metodologia.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Aisiako eta aisialdiko jarduerak.

9.–Talde dinamizazioa.

10.–Gizarte eta kirol animazioaren plangintza.

11.–Tresna bidezko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak.

12.–Gizarteratzeko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak.

13.–Enpresa eta ekimena.

14.–Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako proiektua.

15.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

14 eta 15 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

j) Turismoko Ostatuen Kudeaketa (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Turismo merkatuaren egitura.

2.–Protokoloa eta harreman publikoak.

3.–Turismo arloko marketina.

4.–Harrera eta erreserbak.

5.–Gelen departamentua kudeatzea.

6.–Ingelesa.

7.–Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa).

8.–Turismoko ostatuen zuzendaritza.

9.–Giza baliabideak ostatuetan.

10.–Ekitaldiak merkaturatzea.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Turismoko ostatuak kudeatzeko proiektua.

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

k) Gizarte Integrazioa (LOE):

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Esku-hartze sozialaren testuingurua.

2.–Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

3.–Esku-hartze sozialerako metodologia.

4.–Ingelesa I (NA01).

l) Marketina eta Publizitatea (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Marketin politikak.

2.–Marketin digitala.

3.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

4.–Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea.

5.–Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

6.–Merkataritza ikerketa.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

9.–Merkataritza ikerketako landa-lana.

10.–Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

11.–Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen arreta.

12.–Ingelesa.

13.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

14.–Marketin eta publizitate proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

m) Mekatronika Industriala (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Sistema hidrauliko eta pneumatikoak.

2.–Makinen elementuak.

3.–Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

4.–Ingelesa.

5.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

6.–Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

7.–Fabrikazio prozesuak.

8.–Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa.

9.–Enpresa eta ekimena.

6tik 9ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

n) Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea.

2.–Telekomunikazio sistemen elementuak.

3.–Informatika sistemak eta sare lokalak.

4.–Osagai eta sistema elektronikoak (NA15).

5.–Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak.

6.–Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

9.–Informatika aplikazioen garapena (NA16).

5etik 9ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

o) Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea (LOE):

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Elikaduraren teknologia.

2.–Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak.

3.–Nutrizioa eta elikagaien segurtasuna

p) Lanbide Arriskuen Prebentzioa (LOGSE):

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Segurtasun baldintzen ondoriozko arriskuak.

2.–Ingurumeneko arrisku kimikoak eta biologikoak.

3.–Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresan.

4.–Zerbitzuen sektoreko arriskuen prebentzioa.

q) Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.

2.–Sistema eta zirkuitu elektrikoak.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa.

5.–Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa.

6.–Instalazio elektrikoen konfigurazioa.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Enpresa eta ekimena.

4tik 8ra bitarteko zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2023-2024 ikasturtean.

r) Garraioa eta logistika (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

2.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

3.–Biltegiratzeko logistika.

4.–Bidaiarien garraioaren antolamendua.

5.–Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

6.–Ingelesa I (NA01).

7.–Hornikuntzaren logistika.

8.–Salgaien garraioaren antolamendua.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Ingelesa.

11.–Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) (NA19).

12.–Salgaien nazioarteko garraioa.

13.–Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

14.–Garraioko eta logistikako proiektua.

15.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

2.–Ikastetxeak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta

San Adriango EGA BHI

San Adrián

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Osasun Larrialdiak

Kudeaketa administratiboa

Donapea IIP IBP

Iruña

Hozteko eta Girotzeko Instalazioak

Virgen del Camino IBP

Iruña

Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena

Azkoien Ribera del Arga BHI

Azkoien

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

ETI IBP

Tutera

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Administrazioa eta Finantzak

María Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

Marketina eta Publizitatea

Automatizazioa eta Robotika Industriala

‘San Juan – Donibane’ IB

Iruña

Zentral Elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Lizarrako Politeknikoa IB

Lizarra

Web Aplikazioen Garapena

Sukalde Zuzendaritza

Burlata LH IB

Burlata

Turismoko Ostatuen Kudeaketa

Haur Hezkuntza

"Hezitzaile Eskola" IB.

Iruña

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza

Lumbier LH IBP

Irunberri

Mekatronika Industriala

Gizarte Integrazioa

IBP Uharte

Uharte

Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea

San Adriango EGA BHI

San Adrián

Lanbide arriskuen prebentzioa

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Donapea IIP IBP

Iruña

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

ETI IBP

Tutera

Garraioa eta Logistika

Cuatrovientos IBP

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2307218