110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

795/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko (Teleprestakuntza), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Daniel Merino Echeverría jaunaren eta Susana Berdonces Évora andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Daniel Merino Echeverría jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko (Teleprestakuntza), eta 585 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Susana Berdonces Évora andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko (Teleprestakuntza), eta 584 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307442