2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Akats zuzenketa, 2023ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan
2023ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak argitaratu ziren 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 6an. Hartan akatsa aurkitu denez, zuzendu egiten da.
Honela dioen tokian:
"2.–Bere horretan uztea 2023rako egun indarrean dauden tasak eta prezio publikoak, salbu eta larrainei aplikatzekoa zaien kanona, 100 eurotan geratzen baita".
Honela behar du:
"2.–Bere horretan uztea 2023rako 2022an indarrean egon diren tasak eta prezio publikoak, salbu eta larrainei aplikatzekoa zaien kanona, 100 eurotan geratzen baita".
Iruñean, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2300378