11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2023-2024 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2023-2024 ikasturterako.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 2023-2024 IKASTURTERAKO

MATRIKULA

ERROLDATUAK

EUROTAN

ERROLDATU GABEAK

EUROTAN

7 urtetik gorakoak

475,00

714,00

2. musika-tresna

333,00

500,00

4 eta 5 urtekoak

147,00

268,00

6 urtekoak

228,00

414,00

Familia-nukleoan 3 matrikula baino gehiago

%50eko deskontua zenbateko txikieneko matrikulan

%50eko deskontua zenbateko txikieneko matrikulan

Musika Eskolak antolatutako ikastaroak, 5 hilabete ingurukoak

60,00

(60 urtetik gorakoek doan)

100,00

Taldea bakarrik

Matrikula hauek zuzendaritzaren baimena beharko dute, eta egiten ahalko dira baldin ikasleak bere instrumentu-espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik

Taldeak

141,00

IKASGELEN ALOKAIRUA

ERROLDATUAK

EUROTAN

ERROLDATU GABEAK

EUROTAN

Astean 3 ordu gehienez

92,00

126,00

Astean 3tik 6 ordura bitarte

117,00

160,00

Astean 6tik 10 ordura bitarte

156,00

214,00

MUSIKA TRESNA MAILEGUAN UZTEA

ZENBATEKOA EUROTAN

Alokairua

50,00

ARROPAK

ZENBATEKOA EUROTAN

Fidantza

25,00

Iragarkiaren kodea: L2300409