11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2023rako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2023. urterako.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, eta Udalaren ediktuen taulan.

Iragan da hogeita hamar eguneko epea, zeina ezartzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo da 2023rako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa.

2023. urterako onetsitako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,313 da.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2300296