109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1405/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gitarrista laguntzaileen (dantza) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean gitarrista laguntzailearen (dantza) lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lekualdatze-lehiaketako lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Gitarrista laguntzailearen (dantza) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu. Lanpostu hutsak I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–Gitarrista laguntzaileen (dantza) lanpostu hutsak

LANPOSTUA

LANPOSTU HUTSEN GEHIENEKO KOPURUA

GITARRISTA LAGUNTZAILEA (DANTZA)

39541

Iragarkiaren kodea: F2306845