109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

23-00744 gora jotzeko errekurtsoa, gizarte-hezitzailearen lanpostu baten maila esleitzeari buruzkoa

Iragarki honen bidez jakinarazten da 23-00744 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erabaki baten aurka (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko martxoaren 27an). Erabaki horren bidez, gizarte-hezitzailearen lanpostu bati maila esleitu zitzaion. Errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian bere eskubide eta/edo interes legitimoak defendatzeko, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2307558