109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

"Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan" proiektua. Behin betiko onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko maiatzaren 11n egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko otsailaren 9an, erabaki zuen onestea "Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan (Nafarroa)" izeneko proiektua, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jarri zuen hamabost egunean.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.–Luis Lizarraga Artaizek alegatzen du ezen, Erro ibaitik oso hurbil iragaten denez ur-hodiaren trazadura Lizoainibar-Arriasgoitiko 7. poligonoko 239., 240., 241., 242. eta 243. lurzatietan, Urritzelkiko biztanlegunean, daitekeena dela ibai horren ur-goraldiek hari eragitea eta hodia agerian gelditzea. Ordezko trazadura bat proposatzen du, aurreikusitakoaren paraleloa.

Erantzuna:

Alegazioa onartu, eta trazadura aldatzen da. Aldaketa hori alegazio-egileak proposatukoaren antzekoa da lehen zatian, baina Erro ibaia gurutzatzeko puntua aldatzen da bigarren zatian, honako ukipen hauekin (proiektuari erantsitako plano berri batean jasotzen dira):

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 239. lurzatia; ukipena: 194,53 ml hodi eta kutxatila bat (1).

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 240. lurzatia; ukipena: 103,95 ml hodi.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 241. lurzatia; ukipena: 5,49 ml hodi.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 242. lurzatia; ukipenik gabe gelditzen da.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 243. lurzatia; ukipenik gabe gelditzen da.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 237. lurzatia; ukipena: 350,46 ml hodi eta kutxatila bat (1).

Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 235. lurzatia; ukipena: 163,00 ml hodi eta kutxatila bat (1).

2.–Miguel Ángel Huarte Azpirozek ordezkatu zuen María Cristina Huarte Ibiricuren eta José Javier Huarte Huarteren jaraunspen jasogabea; aditzera ematen dute alegazioak batera egiten dituztela, ukitutako ondasunek, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bat eratzen dutelako, José Javier Huarte Huarteren titulartasunekoa. Jakitera ematen dute, halaber, 17. poligonoko 243. lurzatia, Araceli Visitación Equiza Lasaren izenean ageri baita, José Javier Huarte Huarteren jabetza dela. Zenbait ohar egiten dute obrarako sarbideen, material-bilketarako eremuen eta abarren inguruan. Eskaera hauek egiten dituzte: berriz paratzea ukitutako itxiturak; biurteko llollobelarra daukaten finken balorazioa egitea; kutxatilak lurzatien ertzetan paratzea; 15. poligonoko 33. lurzatian kutxatila errepidearen ondoan paratzea, finkarako sarbidea libre utzirik; eta harlangaitz-hormak berriz paratzea, ukitzen badira. Aditzera ematen dute, orobat, badela iturburu bat 222. lurzatian eta, hura ukitzen bada, finken demeritua eragin daitekeela. 15. poligonoko 33. lurzatian harri-zerroak daudela diote, eta, hondeatzean azalera ateratzen badira, eskatzen dute lurzatia lehengora dadila. Aditzera ematen dute 15. poligonoko 27. lurzatian badagoela abeltzaintzako pabiloi bat, bide partikularra duena, eta trazaduraren aldaketa bat proposatzen dute, erantsi dutena. Era berean, beste aldaketa bat proposatzen dute Urritzelkin, ibaia bitan gurutzatzea saihesteko, kontserbazio bereziko eremua ez inbaditzeko (KBE), eta abar. Azkenik, obraren programazioaren berri emateko eskatzen dute, eta abisa diezaietela finketan esku hartu aurretik.

Erantzuna: Jabetza Erregistroan egiaztatu da 17. poligonoko 243. lurzatia gaur egun José Javier Huarte Huarteren izenean jasota dagoela; hala bada, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta finka horren titulartasuna esleitzen zaio.

Obrarako sarbideak eginen dira trazatik (10,0 m-ko zerrenda) eta bide publikoetatik. Beste sarbideren bat behar izanez gero, Obra Zuzendaritzak in situ onartuko du hura, eta horregatik ez dira aipatzen proiektuan. Derrigorrezkoa da aldi baterako okupazioagatik kalte-ordaina ematea inguruko gainerakoan bezalaxe, eta lehengoratzea hasierako egoerara.

Higiene eta ongizateko instalazioak espazio publikoan kokatuko dira. Itxiturak berriz paratuko dira, obrek ukitzen badituzte.

Biurteko llollobelarra daukaten finkei dagokienez, ohar hori jaso, eta dagokion balorazioa eginen da.

Kutxatilen kokapena erabakitzen da haien funtzioaren arabera eta hodiaren luzetarako profilaren arabera, eta beti saiatu arren traba gutxien egiten duten tokian paratzen, batzuetan ezinezkoa da haien kokapena aldatzea. Nolanahi ere, aintzat hartuko da jabearen eskaera, batez ere kokapena hurbileko puntuetara aldatzen den kasuetan; dena dela, ezin da ziurtatu kutxatila guztiak finken mugetara edo herri-lurretako eremuetara aldatuko direnik. 15. poligonoko 33. lurzatian aurreikusirik dagoen kutxatila lekuan bertan markatuko da jabearekin batera, errepidetik sartzea ez eragozteko moduan.

Poligonoko 233. eta 234. lurzatietan, bidexka baten mugan, dauden harlangaitz-hormei dagokienez, horien egoera aztertuko da lanei ekin baino lehen. Horiek ukitzen badira, hasierako egoerara lehengoratuko dira, edo jabeari beste itxitura-mota batekin ordezkatzeko proposatuko zaio.

10. poligonoko 222. lurzatiaren mugan dagoen iturburuari dagokionez, aditzera ematen da tamaina txikikoa dela hodi horretarako behar den zanga. Nolanahi ere, lanei ekin baino lehen, iturburuaren jatorria eta zangak eraginen duen ukipena aztertuko dira, emaria etetea saiheste aldera.

Bestalde, zanga egiteko, lehenik landare-lurrezko geruza hondeatzen da, eta gero zangaren gainerakoa, eta bereiz biltzen dira hondeaketatik ateratako materialak. Estaltzean, alderantzizkoa da prozedura. Sistema horren bidez, bermatu nahi da gaineko geruzak manten dezala lurzatiaren hasierako egoera bera. Dena dela, ez da landare-lurrik ekartzen eta garraiatzen trazaduraren alde batetik bestera. Hortaz, harria azaleratzen den eta landare-lurrezko geruzarik ia ez dagoen toki horiek egoera berean geldituko dira, obra gauzatutakoan.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 27. lurzatian abeltzaintzako pabiloi bat dagoela eta, han trazadura aldatzeko eskaerari dagokionez, bisitaldia egin da bertan jabearekin, eta trazadura aldatzea onartzen da. Hain zuzen, horren ordezko trazadura bat planteatzen da, abeltzaintzako pabiloia handitzeko aukera eragotziko ez duena, saihesturik hormigoizko bidea ukitzea eta dagoen drainetik hurbil iragatea. Nafarroako Gobernuko Errepideak Zaintzeko Zerbitzuaren baldintzak direla eta, beharrezkoa da kutxatila bat jartzea errepidearen mendebaldean, errepidetik 3,0 m-ra, Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 35. lurzatiko laboratu gabeko toki batean.

Hona hemen proiektuari erantsitako plano berrian jasoriko ukipen berriak:

Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 45. lurzatia; ukipena: 22,99 ml hodi eta kutxatila bat (1).

Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 35. lurzatia; ukipena: 146,20 ml hodi eta kutxatila bat (1), eta bi gurutzagune bidearekin, hormigoitu gabeko bide-zatian.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 51. lurzatia; ukipenik gabe gelditzen da.

Lizoainibar-Arriasgoitiko 15. poligonoko 27. lurzatia; ukipena: 91,37 ml.

Urritzelkiko trazadurarako proposamen berriari dagokionez, hura baloratu da aintzat hartuz gauzatze-prozesua, trazadura berriak dakarren kostua, segurtasunaren eta osasunaren arloko arriskuak, ustiategiko sarbideak, ingurumen-alderdiak eta behar diren beste baimen batzuk. Azterketa egin eta gero, egiaztatu da proposaturiko trazadurak ez duela egungoa hobetzen irizpideetako batean ere. Horrenbestez, ezetsi egin da proposamena.

Azkenik, aditzera ematen da, alegazio-egileen finken sartu aurretik, abisatu eginen zaiela.

Horiek guztiak horrela, hau erabaki da:

Lehena.–Behin betiko onestea "Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan (Nafarroa)" proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegazioak ebatzi dira erabaki honen azalpen zatian adierazi den eran.

Bigarrena.–Desjabetze-espedientetik desafektatzea Lizoainibar-Arriasgoitiko 17. poligonoko 242. eta 243. lurzatiak eta udal-mugarte bereko 15. poligonoko 51. lurzatia.

Hirugarrena.–Organo eskuduna den aldetik, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, Mendinueta Soluzioko ur-hornidurako sarera lotu behar dira Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneak, egungo hornidura-instalazioek ez baitiete bermatzen behar besteko hornidura bi herriei, matxura ugariengatik eta agorraldiko emari urriagatik.

Laugarrena.–Behar den kreditu-erreserba egitea 2023ko aurrekontuko 2 1611 6230001 "Lizoain-Arriasgoitiko sareak" partidan, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta haren laburpena ere Foru Komunitateko egunkari batean, eta paratzea Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren iragarki-taulan eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan.

Seigarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei eta gainerako ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Urrotz-Hirian, 2023ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

Luzera/Zortasuna

Aldi baterako okupazioa

Kutxatilak

Behin betiko okupazioa

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

ml

Unit.

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITIKO UDAL-MUGARTEA (ZALBA)

LIZ-01

Javier Huarte Ibarrola

97,01

297,79

996,36

-

-

-

10

235

Lehorreko lurra

LIZ-02

Miguel Angel Huarte Huarte

86,20

258,01

851,88

-

-

-

10

234

Lehorreko lurra/Belardia

LIZ-03

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

5,75

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-04

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

125,75

376,92

1.254,66

1

4

-

10

223

Lehorreko lurra/Belardia

LIZ-05

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

5,75

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-06

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

8,03

24,10

80,38

1

4

-

10

222

Basoa/Larreak

LIZ-07

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

9,38

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-08

José Javier Huarte Huarte

192,66

577,70

1.922,95

-

-

-

10

220

Lehorreko lurra

LIZ-09

Lizoainibarko Udalaren masa erkidea

65,92

198,83

-

-

-

-

10

97

Lehorreko lurra

LIZ-09BIS

Javier Huarte Ibarrola

-

-

674,29

-

-

-

10

97

Lehorreko lurra

LIZ-10

Javier Huarte Ibarrola

218,59

652,29

3.162,38

-

-

-

10

38

Lehorreko lurra

LIZ-11

Javier Huarte Ibarrola

307,44

926,25

2.601,14

-

-

-

10

31

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

Elsa Elosegui Crecente

LIZ-12

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

258,00

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITIKO UDAL-MUGARTEA (ILOTZ)

LIZ-13

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

252,20

735,19

2.406,13

1

4

-

15

33

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

LIZ-14

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

32,34

-

-

1

4

-

-

-

Erro ibaia

LIZ-15M

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

22,99

69,17

177,09

1

4

-

15

45

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

LIZ-16

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

8,87

-

-

-

-

-

15

62

NA-2330 errepidea

LIZ-17M

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

146,20

438,55

1.460,64

1

4

-

15

35

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

LIZ-18D

Miguel Ángel Berasain Equiza

-

-

-

-

-

-

15

51

Desafektatua

LIZ-18/1

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

3,76

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-19M

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

91,37

272,83

932,95

-

-

-

15

27

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

LIZ-20

Miguel Ángel Berasain Equiza

230,51

691,52

2.192,86

-

-

-

15

54

Lehorreko lurra

LIZ-21

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

193,53

580,61

1.935,48

2

8

-

15

2

Lehorreko lurra

LIZ-22

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

10,22

-

-

-

-

-

-

-

Aginaga erreka

LIZ-23

Miguel Ángel Berasain Equiza

8,52

25,24

84,65

-

-

-

15

4

Lehorreko lurra/Larreak

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITIKO UDAL-MUGARTEA (ZUNTZARREN)

LIZ-24

M.ª Cristina Huarte Ibiricu

39,07

116,69

389,20

1

4

-

14

228

Lehorreko lurra/Belardia

LIZ-25

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

88,28

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-26

M.ª Teresa Litro Esquiroz

421,81

1.245,46

-

2

10

-

14

226

Basoa/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-26BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

4.099,71

-

-

-

14

226

Basoa/Larreak

LIZ-27

M.ª Teresa Litro Esquiroz

24,88

74,67

248,90

-

-

-

14

229

Lehorreko lurra/Belardia

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-28

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

9,00

-

-

-

-

-

14

26

NA-2330 errepidea

LIZ-29

M.ª Teresa Litro Esquiroz

67,02

206,44

599,93

1

4

-

14

230

Lehorreko lurra/Belardia

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-30

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

16,39

-

-

-

-

-

-

-

Erro ibaia

LIZ-31

M.ª Teresa Litro Esquiroz

123,84

385,33

1.206,38

-

-

-

14

231

Lehorreko lurra/Belardia

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-32

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

3,77

-

-

-

-

-

-

-

Erreka

LIZ-33

M.ª Teresa Litro Esquiroz

-

-

34,28

-

-

-

14

236

Lehorreko lurra/Belardia

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-34

M.ª Teresa Litro Esquiroz

234,47

703,52

-

-

-

-

14

235

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-34BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

2.345,84

-

-

-

14

235

Lehorreko lurra eta Basoa/Larreak

LIZ-35

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

4,50

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-36

M.ª Teresa Litro Esquiroz

76,18

230,62

-

-

-

-

14

246

Lehorreko lurra/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-36BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

768,07

-

-

-

14

246

Lehorreko lurra/Larreak

LIZ-37

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

9,17

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-38

M.ª Teresa Litro Esquiroz

232,29

696,15

-

-

-

-

14

245

Lehorreko lurra/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-38BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

2.274,64

-

-

-

14

245

Lehorreko lurra/Larreak

LIZ-39

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

3,75

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-40

Lizoainibarko Udalaren herri-lurrak

152,73

458,19

975,46

-

-

-

14

244

Lehorreko lurra/Larreak

LIZ-41

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

27,07

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-42

M.ª Teresa Litro Esquiroz

19,61

43,22

-

-

-

126,32

14

243

Basoa/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-42BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

129,97

-

-

-

14

243

Basoa/Larreak

LIZ-43

Rosa Laspalas Mainz

4,05

12,50

53,03

-

-

-

14

145

Lehorreko lurra/Larreak

Pello Mirena Zuazu Martínez

LIZ-44

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

3,79

-

-

-

-

-

-

-

Bidexka

LIZ-45

M.ª Teresa Litro Esquiroz

457,83

1.344,07

-

3

12

-

14

225

Basoa/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-45BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

4.281,85

-

-

-

14

225

Basoa/Larreak

LIZ-46

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

20,70

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-47

M.ª Teresa Litro Esquiroz

489,05

1.447,69

-

3

12

-

14

224

Basoa/Larreak

M.ª Angeles Litro Esquiroz

LIZ-47BIS

SC Iribarren Ibarra

-

-

4.881,65

-

-

-

14

224

Basoa/Larreak

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITIKO UDAL-MUGARTEA (URRITZELKI)

LIZ-48

Lizoainibarko Udalaren herri-lurrak

43,00

182,65

425,49

1

4

-

17

238

Basoa/Larreak

LIZ-49

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

5,13

-

-

-

-

-

-

-

Peñamar erreka

LIZ-50

Lizoainibarko Udalaren herri-lurrak

239,42

423,74

1.578,75

1

4

497,67

17

233

Basoa/Larreak

LIZ-51

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

14,46

-

-

-

-

-

-

-

Erro ibaia

LIZ-52M

Luis Lizarraga Artaiz

194,53

583,60

1.945,34

1

4

-

17

239

Lehorreko lurra

LIZ-53M

Luis Lizarraga Artaiz

103,95

311,87

1.031,83

-

-

-

17

240

Lehorreko lurra

LIZ-54M

M.ª Amparo Larrea Azparren

5,49

16,41

60,81

-

-

-

17

241

Lehorreko lurra

LIZ-55D

M.ª Amparo Larrea Azparren

-

-

-

-

-

-

17

242

Desafektatua

LIZ-56D

José Javier Huarte Huarte

-

-

-

-

-

-

17

243

Desafektatua

LIZ-57

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

12,77

-

-

-

-

-

-

-

Erro ibaia

LIZ-58M

Luis Lizarraga Artaiz

163,00

488,36

1.418,43

1

4

-

17

235

Lehorreko lurra

LIZ-59M

M.ª Amparo Larrea Azparren

350,46

1.051,00

3.502,73

1

4

-

17

237

Lehorreko lurra

LIZ-60

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

6,24

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-61

Luis Lizarraga Artaiz

46,78

141,88

665,03

-

-

-

17

234

Lehorreko lurra

LIZ-62

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

5,95

-

-

-

-

-

-

-

Bidea

LIZ-63

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

15,41

-

-

-

-

-

-

-

Kalea

LIZ-64

M.ª Amparo Larrea Azparren

40,77

-

407,63

-

-

-

17

226

Lehorreko lurra/Belardia

Iragarkiaren kodea: L2307546