109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arandigoieneko 14. poligonoko 313. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2023ko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua Arandigoieneko 14. poligonoko 313. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezi baten bidez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Aritzalan, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2307336