109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

U.I.4-ko 1. sektoreren birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen proiektu honen aldaketa: "1. sektorea birpartzelatzea, U.I.4, birpartzelazioaren ondoriozko lurzatiak, U2.5-1, U2.6-1, U2.7-1 eta U3.13-1.1, U3.13-1.2.". 2022ko irailekoa da, Altrum Arquitectura eta deUrban Abogados enpresek egina, eta Pluralia Gestión SLk sustatua.

Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluak xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307259