109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 24., 31. eta 30. lurzatietan. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 11ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Daniel Lorente Aliagak eta Juana María Laso Gilek sustaturik. Plan horren bidez aldatu egiten dira gaur egun San Adriango 1. poligonoko 24., 31. eta 30. lurzatietan (Celso Muerza etorbidea, 3., 5. eta 7. zenbakiak) indarrean dauden hirigintza-determinazioak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2307543