109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trukatze-espedientea, ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremuaren birpartzelazioko A.1-2 lurzatiaren zati bat (Iruñeko Udalarena) eta 5. poligonoko 217. katastro-lurzatiaren zati bat (jabetza pribatua) trukatzeko. Onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-MAY-23 (23/US).

«Ikusirik 2023ko maiatzaren 10eko egokitasun-txostena, truke-eskaintza publikoaren gainekoa, zeinaren xedea baita udal zuzkidura publiko berria lortzea Milagrosa auzoan; ikusirik justifikazio-memoria eta baldintza-agiria, ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremuaren birpartzelazioko A.1-2 lurzatiaren %45,03 (Iruñeko Udalarena) eta 5. poligonoko 217. katastro-lurzatiaren zati bat (jabetza pribatua) trukatzeari buruzkoa, bai eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa ere, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren 2023ko maiatzaren 11ko txostenarekin, ERABAKITZEN DA:

1.–Besterengarritasuna deklaratzea ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremuaren birpartzelazioko A.1.2 lurzatiaren %45,03rako (Iruñeko Udalaren jabetzako lurzatia da).

2.–Trukatze-espedientea onestea, ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremuaren birpartzelazioko A.1-2 lurzatiaren %45,03 (Iruñeko Udalarena) eta 5. poligonoko 217. katastro-lurzatiaren zati bat (jabetza pribatua) trukatzeko, bat etorriz baldintza-agiriarekin, hori ere onesten baita.

3.–Truke-eskaintza publikoaren iragarkia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, jendaurrean jartzeko 15 egunean; epe horretan, entitate interesdunek beren eskaintza aurkeztu beharko dute, baldintza-agiriari jarraikiz».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2307620