109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, U.I. IX Beloso unitateko (Amaya Kirol Hiria) A-1, A-2, A-4 eta ZNO-1 eremuetan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 11-MAY-23 (9/CU).

«Ikusirik aldaketa egituratzailearen dokumentua, Udal Planarena, U.I. IX Beloso unitateko (Amaya Kirol Hiria) A-1, A-2, A-4 eta ZNO-1 eremuetan, Amaya Kirol Hiriak 2023ko apirilaren 21ean aurkeztutakoa; ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 8an hartutako erabakia, eta 2023ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran idazkariak egindako txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea aldaketa egituratzailearen dokumentua, Udal Planarena, U.I. IX Beloso unitateko (Amaya Kirol Hiria) A-1, A-2, A-4 eta ZNO-1 eremuetan, Amaya Kirol Hiriak 2023ko apirilaren 21ean aurkeztutakoa.

2. Behin-behineko onespenaren aurretik, beharrezkoa da:

–Hirigintzako dokumentuaren memorian sartzea egindako partaidetza-prozesuaren ondorio baloratuak, eranskin gisa jasota daudenak.

–Ingurumen-dokumentu estrategikoak jaso beharko du Erripako bidearen bigarren zatia oinezkoentzat eta bizikletentzat dela, hirigintzako araudi partikularrean eta hirigintza-hitzarmenean jasota dagoen bezala.

–Agirian, jaso beharko da ukitutako lurzoruen gaineko aurreko bost urteetan izandako beste eskubide erreal batzuen jabeen edo titularren nortasuna.

–Espedientean, jaso beharko da desgaitasunaren ondoriozko eraginari buruzko txostena.

3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura bidaltzea espedientearen eta dokumentuaren kopia, Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua izapidetzeko, aldaketak ukitutako txosten sektorialak jaso eta dagokion txosten orokorra egin dezan.

4. Txostena eskatzea Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

5. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

6. Erabaki hau jakinaraztea Amaya Kirol Hiriari».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2307619