109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia Bordaldea, Aldaia, Kupueta, Ipertegi, Etxauri eta Zalpez kaleetan, 3. sektoreko Z1 unitatean. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 4an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo 3. sektoreko Z1 unitateko Bordaldea, Aldaia, Kupueta, Ipertegi, Etxauri eta Zalpez kaleetarako hiri-jarduketarako plan berezia, NASUVINSA, SA enpresak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2307560