109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Kudeaketako hitzarmena, UE-3.1.A exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 15ean, jendaurrean jarri zuen UE-3.1.A exekuzio-unitatea kudeatzeko hitzarmena, Amagoia Biurrun Errok sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendigorrian, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2307610