109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Planeamenduko hirigintza-hitzarmena UE-15 unitatean. Jendaurrean jartzea

Mendabiako Udaleko alkate udalburua, 2023ko maiatzaren 12an, ebazpen bat eman zuen jendaurrean jartzeko honako hirigintza-hitzarmen honetarako proposamena; hirigintza-hitzarmena, Mendabiako Udalaren eta Pisos Mendavia SLren artean, merkataritza-sozietate horrek UE-15 unitatean jabetzan dauzkan espazioen aurretiazko lagapena arautzeko, espazio horiek behar baitira sarbide eta aparkaleku erabilera publikoa izan dezaten, ondoko kirol-instalazio publikoetarako, bat etorrita sistema orokorren, tokiko sistemen eta bideen zatiarekin (hitzarmen proposamenari erantsitako planoan adierazitakoak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena alkate udalburuaren ebazpen bidez onesten ahalko da, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin.

Aditzera ematen da, betetzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari ematen dion eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mendabian, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2307571