109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Deialdia, elkarteei dirulaguntzak emateko, 2023an kultura eta/edo kirol eta/edo gizarte arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 695759.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/695759).

Lehenbizikoa.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gizarte eta zerga egoitza Ledean dutenak eta legez eratuak 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, betiere haien estatutu xedeen artean badago kultura eta/edo kirol eta/edo gizarte arloko jarduerak sustatzea eta betetzen badituzte dirulaguntzei buruzko deialdi onetsiaren bigarren oinarrian aipatzen diren baldintzak. Deialdia Udalaren web-orrian (www.liedena.es) dago eskuragarri.

Bigarrena.–Xedea.

Diruz laguntzea aurrekontu onetsiaren %50 gehienez ere, diruz laguntzen ahal diren kultura eta/edo kirol eta/edo gizarte arloko jardueren gastuei dagokiona. Jarduera horiek interes orokorrekoak izan behar dute, irekiak Ledeako herritar guztientzat eta 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean eginak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean (www.liedena.es), laguntzak eta dirulaguntzak atalean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

12.000,00 euro, gehienez ere 3.000,00 euro jarduera bakoitzeko eta 6.000,00 euro elkarte bakoitzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun natural, deialdiaren laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa erabilgarri dago deialdiaren laugarren oinarri arautzailean eta badago editatzen ahal den eskabide eredu bat (I. eranskina, 1., 2. eta 3. fitxak) udalaren web-orrian (www.liedena), laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

Aurreikusten da dirulaguntzak partzialki justifikatzea eta ordainketa aurreratua, hala badagokio.

Ledean, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2307718