109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Akats zuzenketa, honako honen hasierako onespenean: Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 108. lurzatian

2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n, iragarki hau argitaratu zen: "Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 108. lurzatian. Hasierako onespena".

Iragarkian akats bat atzeman da. Honela dioen tokian "Xehetasun-azterketa" honela behar du: "Hiri-jarduketarako plan berezia". Eta honela dioen tokian: "20 egun", honela behar du: "hilabete bat".

Iturenen, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2307505