109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Ezkirozko 2. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2023ko apirilaren 5eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Ezkirozko 2. poligonoko 605. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Angel María Ibañez Tirapu sozietateak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2307342