109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Desjabetze-espediente baten hitzarmen bidezko amaiera, helburua izanik okupatzea "Lizarra eta Villatuerta artean bidegorri bat eraikitzeko proiektua" (2. fasea) gauzatzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak

Lizarrako Udalak, 2023ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Hitzarmen bidez amaitzea desjabetze-espediente bat, helburua izanik desjabetzea "Lizarra eta Villatuerta artean bidegorri bat eraikitzeko proiektuan" (obren 2. fasea) sartutako ondasun eta eskubideak. Aldez aurretik akordio batera iritsi da ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan sartutako lurzatiaren titularrekin, ukitutako azalerak egokitzeko, eta orobat egiaztatu da ez dela beharrezkoa desjabetzeari segida ematea obrak behar bezala gauzatzeko.

Bigarrena.–Bat etorriz aurreko puntuan azaldutakoarekin, hasitako desjabetze-espedientea artxibatzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau espedienteko interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan, aipatuz jar ditzaketen errekurtsoak, eta erabakiaren berri ematea Udalaren honako arlo hauei: Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Landa Garapena eta Ingurumena, dagozkion ondorioak izan ditzan, eta erabakia dagokion espedientean jasotzea.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307663