109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietarako (D eredua) dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (identifikazioa): 695185.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/695185).

Xedea: deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea euskara hutsez egiten diren kanpaldietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak, espedientean dauden oinarri arautzaileei jarraituz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 2.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: irailean, Lizarrako Udalaren erregistroan, edo legeak jasotzen dituenetarik edozeinetan.

Onuradunak: Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleak, D ereduko ikasleak eta Lizarran erroldatuak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Eskatzaile bakoitzak 125 euroko laguntza jaso ahalko du gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %40. Dirulaguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, Udalak eskura duen zenbatekoa hainbanatu ahalko du deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntzen onuradun direnen artean.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307633