109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Kontratazio arloan eskuordetutako eskumena bereganatzea, herriko zenbait kaletako sareak eta zoladura berritzeko proiektuan

Cintruenigoko alkateak ebazpen hau eman zuen (2023-0145 zenbakia) 2023ko maiatzaren 10ean:

"Alkatetzaren ebazpena, zeinaren bidez okiko Gobernu Batzarrak bereganatzen baitu T kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, kontratazio organo gisa jarduteko honako obra hauetako proiektua idazteko zerbitzuak, eta, hala badagokio, zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko espedientean: sareak eta zoladura berritzeko obrak Cintruenigoko Barrio San Martín kalean, Arturo de Navascués kalean, Ramón Resa kalean, Toribio Láinez kalean (partzialki), Soledad Chivite kalean, (partzialki) Nafarroako etorbidean (partzialki). Kontratazio organo gisa jardungo du, orobat, kontratua adjudikatzeko dagokion prozeduran.

Kontuan hartu da alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloko eskumenak eskuordetu dizkiola.

Kontuan hartuta goiburuan aipatutako zerbitzuak lizitatu nahi dituela Udal honek, eta ikusita 2023ko maiatzean bertan eginen direla toki-hauteskundeak.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela exekuzio-proiektua idatzita izatea eta organo eskudunak onetsita izatea, gutxi gorabehera lau hilabeteko epean, inbertsio hori behin betiko tokiko inbertsioen planean sartzeko, jarraikiz ezarritakoari Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean.

Azken horretan aurreikusitako arrazoi teknikoak direla eta, komeni da Alkatetzak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, jarraikiz ezarritakoari urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), epea betetzeko, eta eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztea.

Horiek horrela, honako hau

Ebazten dut:

1. Kontratazioaren arloan Tokiko Gobernu Batzordeak hartzea harengan eskuordetutako eskumena, kontratazio organo gisa jarduteko honako obra hauetako proiektua idazteko zerbitzuak kontratatzeko, eta, hala badagokio, zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko espedientean: sareak eta zoladura berritzeko obrak Cintruenigoko Barrio San Martín kalean, Arturo de Navascués kalean, Ramón Resa kalean, Toribio Láinez kalean (partzialki), Soledad Chivite kalean, (partzialki) Nafarroako etorbidean (partzialki). Kontratazio organo gisa jardungo du, orobat, kontratua adjudikatzeko dagokion prozeduran.

2. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udaleko osoko bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari egiten duten lehenengo bilkuran, hargatik eragotzi gabe eskumenak bereganatzea ebazpen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskumena bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurka egin ahal izango zaio prozeduraren ebazpenari jarritako errekurtsoan, jartzen bada".

Cintruenigon, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2307423