109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUNGO KONTZEJUA

2. poligonoko 646. lurzatiaren erabilera lagatzea. Hasierako onespena

Biurrungo Kontzejuko Batzordeak, 2023ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, besterengarritasun-deklarazioa egin ondoren, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. poligonoko 646. katastro-lurzatian dagoen P.1 lurzatia (77,10 m²) doan lagatzea Biurrun-Olkozko Udalari, udaletxea eraikitzeko, erabaki horretan ezarritako baldintza, muga eta bermeekin.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko epea irekiko da, hamabost egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Biurrunen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Kontzejuko burua, Jesús Iradier Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2307672