109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hiri-jarduketarako plan berezia San Antón kaleko 12. zenbakian. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2023ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Víctor Esparza Lafuente arkitektoak 2023ko urtarrilaren 13ko datarekin prestatua. Artaxoako San Antón kaleko 12. zenbakiko familia bakarreko etxebizitzaren eraikigarritasuna handitzeari buruzkoa da plana.

Jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin eta egoki jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2307648