109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudunen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta lehenbiziko probaren eguna

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2023ko maiatzaren 4ko 2023-0054 Ebazpena; haren bidez onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, finkatzen da kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera eta zehazten dira oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den D mailako gidariaren lanpostu bat lan-kontratudunen araubidean oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Burutzaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0007 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den D mailako gidari lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez eta lan araubidean betetzeko, eta 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 16an.

2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, argitaratu zen Lehendakaritzaren 2023-0043 Ebazpena, 2023ko martxoaren 28koa. Ebazpen horren bidez, aipatu deialdian onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen, onartu eta baztertutakoen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin zitzaten eta, hala behar izanez gero, egin zitzaketen akatsak zuzendu zitzaten.

Adierazitako epearen barruan behar bezala aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa (C gidabaimena) honako izangai hauek:

Nuin Zabalza, Julio

Zarauz Arruti, Ángel María

Erreklamazioetarako epea iragan eta horiek ebatzita, Mairagako Mankomunitateko buruak, maiatzaren 4ko 2023/0054 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du izangai onartu eta baztertuen zerrenda hau:

Onartuak:

ARRASTIO AZCONA, LUIS ÁNGEL

BERRUETA VICENTE, MIGUEL ÁNGEL

CARRASCO FLORES, MANUEL

ESLAVA URIO, JOSÉ JAVIER

FERNÁNDEZ OROZCO, MIKEL

IBAÑEZ BRAÑA, JOSÉ MARÍA

LEGARDA GOÑI, ÁNGEL

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

LUNA GAVILANES, EDGAR MEJÍAS

MOLINERO GARCÍA, JOSÉ JAVIER

NUIN MORENO, DAVID

NUIN ZABALZA, JULIO

RESANO LÓPEZ, JOSÉ MARTÍN

RIVERA BUENO, EDUARDO

RUBIO OLCOZ, ASIER

RUIZ ORRADRE, JOSÉ JAVIER

SAJARENKO OSTA, VICTOR

SATRÚSTEGUI LIZARBE, EKAITZ

SEGURA ASA, RICARDO

ZARAUZ ARRUTI, ÁNGEL MARÍA

ZOCO PORTERO, FRANCISCO JAVIER

ZUAZU OSÉS, DANIEL

ZUDAIRE CUNCHILLOS JOSÉ FERMÍN

Baztertuak:

SÁNCHEZ TISCAR, MANUEL

C gidabaimena eta lanbide gaitasunaren ziurtagiria, biak, iraungita aurkezteagatik.

Orobat erabaki du kalifikazio-epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

Epaimahaiburua: Jorge Bacaicoa Beruete, Mairagako Mankomunitateko burua.

Epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko Alor Teknikoko burua.

Epaimahaikidea: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko ingeniaria.

Epaimahaikidea: Eva Berango Úrsua, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala eta langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Jesús Marco Del Rincón, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Halaber, aditzera ematen da oposizioaldiko lehenengo proba 2023ko ekainaren 6an eginen dela, arratsaldeko lauretan, Tafallako Antso III.a Nagusia Institutuan, Makotxako bidea kaleko 3.ean.

Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Tafallan, 2023ko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2307712