109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Melidako Udalak, 2023ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plantilla organikoaren aldaketa onestea, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat betetzeko, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez, plantillan lanposturik gehitu gabe.

Idazkaritza Nagusiaren txostenaren arabera.

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat betetzeko, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea plantilla organikoko 20-1 lanpostu hutsa, zerbitzu anitzetako ofizial arduradunaren lanpostuarena. Funtzionario araubidea, C maila eta lanaldi osoa izanen ditu, eta Melidako Udaleko plantillan sartuko da.

1.2. Ordainsariak C mailari dagozkion oinarrizkoak izango dira, bere lanaldiaren araberakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan zehaztutako moduan, bai eta indarra duen araudian ere, eta Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak jasoko ditu.

1.3. Bi hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatzen edo desegiten ahalko du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorreko kide egingo da, eta alta emango zaio.

1.5. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko, Melidako Udalean sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda honek lehentasuna izango du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera etorkizunean prestatzen diren aldi baterako langileen zerrendekiko, eta gailenduko da aldi baterako kontrataziorako eratuta dagoen beste edozein zerrendaren aurretik. Orobat, agortu arte egonen da indarrean edo gehienez ere 2 urtean.

Deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta epe horretan edozein alderdik hutsaltzen ahalko du kontratua.

1.7. Oro har, eginkizun hauek izanen ditu lanpostuak, besteak beste:

–Zerbitzu anitzetako lan taldea koordinatzea, planifikatzea eta segimendua egitea, eta bere ardura izanen dira esleitutako giza baliabideen eta baliabide materialen efizientzia. Bere kargu dauden langileak antolatzea eta plangintza egitea.

–Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea eta kudeaketa egitea, eta haien lanak koordinatzea, beharrezkoa denean.

–Aurreikustea materialak nahiz tresnak erostea, organo eskudunak ikus-onetsi ondoren, eta erosketa horiek kontrolatzea.

–Egitea lanpostuari lotutako memoria txikiak, idazkiak eta proposamenak.

–Tresna informatikoak erabiltzea.

–Iragarkiak, bandoak, Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea, agiriak eramatea eta haien legezko jakinarazpenak egitea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.

–Udal-mugartearen zaintza-lanak egitea, aparkatzeari eta eremu publikoaren okupazioari dagokienez.

–Larrialdi eta ezusteko saihetsezinetan laguntzea (edo laguntza koordinatzea), ohiko lan ordutegitik kanpo.

–Hilero instalazio publikoen energia kontsumoa kontrolatzea (elektrizitatea, gasa, gasolioa) eta kontsumo horiek murrizteko neurriak proposatzea.

–Herri-lurrak zaintzea, iturgintzako matxurak konpontzea, ureztaketak eta haien jarraipena egitea, indarrean dauden ordenantzen arabera eta alkatetzaren zuzendaritzapean, ureztatzaileen komunitate edo sindikatu bakoitzaren eskumenei dagokienez.

–Herri-lurren kudeaketa arautzen duten ordenantzak betetzen direla zaintzea. Zehapen buletinak egitea ordenantzak ez betetzeagatik.

–Herri-bideak zaintzea eta mantentzea.

–Lorezaintza lanak, lehendik daudenak zaintzea eta mantentzea, eta lorategi eremu berriak sortzea. Ureztatzea, ereitea, inaustea, ongarritzea, fitosanitarioak eta sasoiko landaketak. Zerbitzu anitzetako lan guztien parte handi bat dira zeregin horiek.

–Udal igerilekuen osasun kontrola.

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak zerbitzu anitzetako instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Udal makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Traktoreak, pala mistoa, furgonetak, belarra mozteko makina, etab.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea. Muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta beste, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea. Traktoreak, pala mistoa, furgonetak, belarra mozteko makina, etab.

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Agintzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzak egitea, betiere bere mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuen mantentze-lan oinarrizkoak eta kontserbazioa.

–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Melidako Udalak dauzkan baliabide pertsonal eta materialak erabiliz horretarako.

–Melidako Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean. Halaber, zerbitzu anitzetako arduradunaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:

  • Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.
  • Aldiro eta garaiz komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan aurkitutako akats, matxura eta kalteak, zerbitzuak hobe daitezen bultzatzea eta laguntzea, eta, beraz, hobekuntzan laguntzeko behar adinako ekintzak eta aldaketak proposatzea.
  • Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.
  • Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko. Bere zereginekin lotutako larrialdiei erantzutea.

Kontratatuak, oro har, goizez beteko ditu bere eginkizunak, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

–Kontrolatzea eta begiratzea ea Udalaren ordenantzak betetzen ote diren, eta ikuskapenak egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea araudia betetzen ote den arlo hauetan: lizentziak eta obrak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Bide eta espazio publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.8. Melidako Udalak bere funtzionarioei eskatzen ahalko die, behar bezala justifikatuta, destinoko herrian bizitzea, lanpostuaren eginkizunen edukiagatik eta eskatzen duen arduraldiagatik hala dagokionean; kasu horretan, lanpostua betetzen duten bitartean udal-etxebizitza bat lagako die prekarioan, eta espezietako ordainketatzat hartuko da, plantilla organikoan ezarritako ordainsarietatik aparte.

1.9. Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin, izangaiei jakinaraziko zaie edozein gorabehera, egintza edo errekurtso, loturik dagoena deialdi honekin, oinarriekin edo betearazteko ematen diren egintzekin, eta, horretarako, argitaratuko da Melidako Udalaren iragarki-taulan eta bere egoitza elektronikoan.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Batxilergoa edo Lanbide Heziketako titulu baliokidea izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea (behin-behinean bada ere) eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

f) Gutxienez B motako gidabaimena edo haren baliokidea izatea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Melidako Udaleko Egoitza Elektronikoan, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (II. eranskina).

3.3. II. eranskinari honako hau gehitu zaio:

–Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia konpultsatua.

–Udal Diruzaintzan azterketa eskubideengatik 20,00 euro ordaindu izanaren frogagiria. Baldin zenbateko hori ordaintzen ez bada azterketa eskubideengatik, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaindu ahalko da zenbateko hori:

–Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, CAIXAko ES73 2100 5134 9321 0008 7542 kontuan.

Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, NAFARROAKO RURAL KUTXAko ES97 3008 0128 1107 0373 7429 kontuan.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: "Azterketa eskubideak, zerbitzu anitzetako ofiziala".

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahal dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, baldin egokitzapenik behar badute, denbora edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana.

Osasun ziurtagiria aurkeztuko dute, lanpostuari dagozkion zereginak egiteko gai direla dioena.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Melidako Udaleko Alkatetzak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

2. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

2.1. Honako bost kide hauek osatuko dute epaimahaia; alabaina, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

–Burua: Melidako Udaleko alkatea.

–Buruordea: Melidako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen epaimahaikidea: Erriberriko Udaleko mantentze-lanetako teknikaria, C mailakoa.

–Laugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Larragako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat

Bigarren epaimahaikidea: Faltzesko Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusia, C mailakoa.

–Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: Milagroko Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusia, C mailakoa.

–Hirugarren epaimahaikidea: Tafallako Udaleko lorategi eta parkeetako 1. mailako ofiziala, C mailakoa.

–Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Tafallako Udaleko obren arduradun nagusia, C mailakoa.

–Epaimahaikide-idazkaria: Jorge Camino Unzu, Melidako Udaleko idazkaria.

–Epaimahaikide-idazkariaren ordezkoa: Santakarako Udaleko idazkaria.

2.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Melidako Udalaren Zerbitzu Orokorren Alorrari eman beharko diote horren berri, gertatzen denean Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko arrazoiengatik edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

2.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.

2.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabehera guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

2.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

–Hautapen-prozesua nola eginen den, eta balorazioa.

3.1. Lehiaketa-fasea. 30 puntu, gehienez.

3.1.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak.

3.1.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

a) Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan (zerbitzu anitzeko enplegatu lanpostuetan) lan egiteagatik, kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogatzen bada:

1,5 puntu D mailan lan egindako urtebete bakoitzeko.

3 puntu C mailan lan egindako urtebete bakoitzeko.

Zatiki bakoitzeko, haren zati proportzionala. Apartatu honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

b) Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, emanen dira honako irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak:

–Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko.

–Ez dira baloratuko iraupen orduak zehaztuta ez dituzten ikastaroak ez eta 5 ordutik beherakoak ere.

–Atal honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

c) Despopulatzeko arriskuan dauden herrietan bizitzea, irizpide soziala (arrisku muturrekoa, bizia, esanguratsua, gainbehera bizia, gainbehera moderatua, mapa honen arabera:

https://administracionlocal.navarra.es/areas/Despoblacion-MapaNavarra/default.aspx

Despopulatzeko arrisku muturrekoan dauden herrietan bizitzeagatik, bi urte edo gehiagoko antzinatasunarekin, 10 puntu.

Despopulatzeko arrisku bizian dauden herrietan bizitzeagatik, bi urte edo gehiagoko antzinatasunarekin, 8 puntu.

Despopulatzeko arrisku esanguratsuan dauden herrietan bizitzeagatik, bi urte edo gehiagoko antzinatasunarekin, 6 puntu.

Gainbehera biziko despopulazio-arriskuan dauden herrietan bizitzeagatik bi urte edo gehiagoko antzinatasunarekin, 4 puntu.

Gainbehera moderatuko despopulazio-arriskuan dauden herrietan bizitzeagatik, bi urte edo gehiagoko antzinatasunarekin, 2 puntu.

Apartatu honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Laugarrena.–Proba teoriko praktikoak. 60 puntu, gehienez.

Bosgarrena.–Buruz buruko elkarrizketa. Gehienez ere 10 puntu, eta ez baztertzailea.

4.1. Lehen ariketa: Proba teorikoa.

Idatziz erantzun beharko dira, gehienez ere ordubetean, deialdi honen I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 20 eta 40 galdera artean (epaimahaiak zehaztuko du hori). Galdera bakoitzak hiru erantzun izango ditu aukeran, baina bat bakarra izango da zuzena.

Proba hau gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, eta galdera bakoitzaren balioaren 0,25 kenduko da okerreko erantzun bakoitzeko. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %40 lortu behar da gutxienez (12 puntu). 12 puntu lortzen ez dituztenek ezin izango dute hurrengo proba egin, eta baztertu egingo dira. Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatu ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabiliko ere, bolaluma urdina ez bada. Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez erehura egin baino 6 egun natural lehenago.

4.2. Bigarren ariketa: Proba praktikoa.

Eranskineko gaiekin lotuta, proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira proba praktiko honetan.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala egingo da, alegia, 40 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izango da.

4.2.3. Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazio osoa ehun (100) puntukoa izanen da.

4.2.4. Probetarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

4.2.5. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.

5. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

5.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda.

5.1.1. Behin proben kalifikazioa bururatuz gero, epaimahaiak argitara emango du, Melidako Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera, lanpostu hutsa edo hutsak puntuazio-ordenaren arabera aukeratzeko tramitea egin dadin.

Zerrenda horrekin batera beste zerrenda bat eratuko da, egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

5.1.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan, osotasunean, puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehenbiziko ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde egingo da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

5.1.3. Alkatetzak, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, izangaien zerrendako lehenbizikoari jakinaraziko dio Melidako Udaleko funtzionario izendatu dutela. Proposamena 5 eguneko epean onartzen ez badu, ondoz ondoko sailkatuei deituko die, horietako batek izendapena onartu arte.

Informazio hori jendaurrean jarriko da Udalaren egoitza elektronikoan.

5.1.4. Behin lanpostu hutsa hautatzeko tramitea bukatuta, epaimahaiak puntuazio handiena atera duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Udaleko Alkatetzari, eta proposamen hori loteslea izango da. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.1.5. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Melidako Udalaren erregistro orokorraren bidez:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik.

d) Zinpeko deklarazioa, agertzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.

e) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoek, hots, deialdi hau egin ez duen beste bateko langile finkoek, aurreko ataleko agiriez gain, aurkeztu beharko dute ziurtagiri bat non frogatuko baitira aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak, hau da, honako hauei buruzkoa: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.

5.1.6. Gainera, proposatutako izangaiek azterketa mediko bat gainditu beharko dute.

5.1.7. Baldin proposatutako izangaiek ez badituzte agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez badira, ezin izango dira izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (5.1.1 apartatuan aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.

5.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

5.2.1. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Melidako Udalean zerbitzu anitzetan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahal zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

5.2.2. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eginen zaie dei izangaiei, oinarri hauetan berariaz ezarri ez denari dagokionez.

Deitutako izangaiak kontratua sinatu beharko du (beste epe bat ezarri ezean) abisua eman eta bost eguneko epean (edo beranduenez 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu); eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko aitorpena, horren bidez adierazteko ez dutela baztertu Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki erakundeetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira dagozkion eskubideak.

Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.

5.2.3. Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa, hain zuzen, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak Nafarroako Foru Komunitaterako. Egin behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea Melidako Udalari dagokio.

5.2.4. Lokalizatzeko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

5.2.5. Aldi baterako kontratazioa egin behar denean lanpostu baterako, dei eginen zaio une horretan zerrendako lehen lekuan dagoen izangaiari. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 5.2.6. apartatuan xedatutakoarekin bat. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Izendapena eginda, toki-erakunde eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia. Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

5.2.6. Honako hauek onartuko dira arrazoi justifikatu gisa eskainitako lanpostuan kontratatzeari uko egiteko, eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Norberaren ezkontza edo parekatutako egoera Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta modu fede-emailean justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean segituko dute.

Baldin ez bada epe barrenean aurkezten kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

5.2.7. Izangaiak honako kasuetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Kontratazio eskaintza onartu eta gero, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua uztea.

d) Probaldia ez gainditzea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

5.2.8. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dituzte egoki diren agiriak, frogatzeko betetzen dituztela deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak eta bestelakoak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako hauen fotokopia konpultsatua aurkeztuz: Batxilergoa, Lanbide Heziketako baliokidea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Gidabaimenaren kasuan, kontratua sinatzen duten egunerako izan beharko dute.

5.2.9. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

5.2.10. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko dira eta hartan kidetuko; beraz, haien kargura izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

6. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Melidan, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak, erreaktantziak eta led luminariak.

8. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak. Control sanitario piscinas.

9. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

10. gaia.–Makineria eta ibilgailuak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

11. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

12. gaia.–Word, Excell, Drive, "hodeia".

13. gaia.–Lorezaintza, inausketa, ureztatzea, ereitea, fitosanitarioak, landaketak, ongarritzea, programatzaileak eta ureztatze-zirkuituak.

14. gaia–Honako hauek ezagutzea: udalerria, udal instalazioak, lorategi-eremuak, kale-izendegia, eskortak eta toponimia-terminoak.

15. gaia– Udal-ordenantzak eta, bereziki, Mélida kide duten ureztatzaile-elkarteenak: Bardeako III Komunitatea, Bayunga Ureztatzaileen Komunitatea, Melidako eta Zarrakazteluko Ureztatzaileen Sindikatua.

II. ERANSKINA.–Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307593