109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, Lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioen artean

Uharteko Udalak, 2023ko apirilaren 17ko 2023-0393 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi zituen.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat betetzea, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez, babes harturik Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 15.6 artikulua. Lanpostu hori Uharteko Udalaren plantilla organikoan agertzen da.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia C mailako funtzionario bilakatuko da, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik.

1.3. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, jarraikiz ezarritakoari Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa) eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan. Ordainsariak izanen dira indarrean dagoen plantilla organikoan ezarritakoak.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du zerbitzu arrazoiengatik.

2. oinarria.–Bete beharreko eginkizunak.

–Koordinazioa zerbitzu anitzetako arduradunarekin.

–Bere lantaldea koordinatuko du zerbitzu anitzetako lantaldeko gainerako atalekin, zerbitzua hobeki kudeatzeko eta eraginkorragoa izan dadin.

–Honako hauek planifikatzea: lorategiak, parkeak, parterreak, basoberriak eta arboladiak mantentzeko lanak eta, orokorrean, langileek egin beharreko gainerako lanak.

–Lorategi taldearen jarduna gidatzea eta, horretarako, langileen jarduerak eta lana antolatu eta ikuskatzea.

–Langile aski ote dagoen kontrolatzea, eta kontratazioak proposatzea oporretarako, erialdietarako eta halako iraupen jakineko lan berezietarako.

–Lorategietako mantentze lanetan, jarraibideak eta jarduteko irizpideak ezartzea.

–Alde berriak lorategi bilakatzeko lanen plangintza eta diseinua, eta lorategi horiek egitea.

–Egindako lanen segimendua eta ebaluazioa.

–Zerbitzuarekin ikusteko duten ibilgailu, makineria eta erreminten kontrola eta haien gaineko mantentze lanak.

–Erreminten eta makineriaren aldetik izan daitezkeen premiak aztertu eta ebaluatzea.

–Urteko gastuen aurreikuspena eta kontrola, aurrekontuen bidez.

–Urbanizazio, obra eta abarren kontrola, lorategietako eremuetan edo lorezaintzarako elementuetan aldaketak edo hausturak eragiten dituztenean, edo haien planean lorategi bilakatzeko aldeak edo arboladiak sartzen direnean.

–Laneko arriskuen prebentzio plana betetzen edo aplikatzen dela begiratzea, horretarako koordinatuz zerbitzuen arduradunarekin, enpresaren arduradunarekin eta laneko arriskuen delegatuekin. Segurtasun eta garbitasun arauak betetzen direla begiratuko du.

–Langileak garaiz etortzen nahiz lanera agertzen ote diren kontrolatuko du eta ikusitako hutsen berri emanen dio langileen arduradunari, eta langileei eta agindutako eginkizunei dagozkien lan-gaztiguak egin beharko ditu

–Hilerriko zerbitzuarekin lotutako lanak.

–Bere ardura izanen da honako hauek sinatzea eta kontrolatzea, bere eskumenen barnean: materialak, lan egiteko arropa etab. erosteko txartel guztiak.

–Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak

3. oinarria.–Izangaien betekizunak.

3.1. Izangaiak, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Uharteko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionarioa izatea.

b) Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea eta frogatzea administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasun onartua duela. Bestela, Uharteko Udalean zortzi urtez aritu izana frogatuko da.

c) Euskara-titulua izatea, Udalaren plantilla organikoko lanpostuaren hizkuntza-eskakizunean eskatzen dena. Zehazki, B2 maila, ahozkoan eta idatzizkoan.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada deialdia egin duen Administrazioko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

e) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

g) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea eginkizunak betetzeko.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan jasotako epean eta moduan frogatu beharko ditu gainditu ondoren lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean bete beharko dira, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Uharteko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izanen da.

4.2. Eskaera aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 10 lanegunetan, erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, eta akatsak zuzendu, halakorik egin badute.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Baztertutako hautagaitzarik ez badago, zuzenean argitaratuko dira behin betiko zerrendak.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Edorta Beltzunegi López, Uharteko Udaleko alkateordea.

–1. epaimahaikidea: Juan Andrés Viedma Feligreras, zerbitzu anitzetako administraria.

Ordezkoa: izendatzen dena.

–2. epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Ordezkoa: izendatzen dena.

–Epaimahaikide-idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Uharteko Udaleko Giza Baliabideetako kudeatzailea.

–Epaimahaia: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa. Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7.3. Lehiaketa-fasea.

7.3.1. Lehiaketaldian, 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.

Bakarra) Esperientzia lorezaintzako lanpostuan, administrazio publikoan edo enpresa pribatuan:

• 1 puntu administrazio publikoan aritutako urte bakoitzeko.

• 0,5 puntu enpresa pribatuan aritutako urte bakoitzeko.

Atal honetarako gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da; beraz, puntuazio handiagoa lortu arren, lanpostu horietako batean baino gehiagotan egindako lanak egiaztatzeagatik, merezimenduen atal honetako puntuazioa ez da inoiz 20 baino handiagoa izanen.

Urtebetetik beherako lanaldiak egiaztatuz gero, lan egindako aldiaren proportzioan emanen da puntuazioa.

Laneko esperientzia egiaztatzeko, izangaiek lan bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta administrazioaren edo enpresaren egiaztagiria ere (Uhartekoa ez bada).

Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira lehiaketaldian alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.

7.4. Oposizioak proba bakarra izanen du:

Proba teoriko-praktiko bat egin beharko da; zehazki, lanpostuarekin zerikusia duten proiektu edo kasu praktiko jakin batzuk garatu beharko dira. Epaimahaiak zehaztuko ditu proiektu edo kasu horiek, eta horien helburua izanen da frogatzea deialdiaren xede den lanpostuaren funtzioei buruz izangaiek dituzten ezagutzak eta benetako jarduna.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du. Gehieneko puntuazioa 80 puntukoa izanen da, eta gainditzeko, gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte izangaiek.

Orobat, gutxienez 50 puntu beharko dira, lehiaketako eta oposizioko puntuazioak batuta, oposizio-lehiaketa gainditzeko.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketa kalifikatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du argitara, izangai bakoitzak ateratako emaitzak batu ondoren eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori alkateari igorriko dio, puntu gehien lortu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 15 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Uharteko Udalaren bulegoetan:

a) Jaiotza aktaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo kopia behar bezala konpultsatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo Uharteko Udalean emandako zerbitzu urteen ziurtagiria.

c) Medikuaren agiria edo txostena, egiaztatzen duena interesdunak baduela karguaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun psikiko edo fisikoa.

d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.3. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua bukatutakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Udaleko alkateak Uharteko Udaleko C mailako funtzionario izendatuko du.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean. Epe horretan, eta ezinbestekoa izan ezik, izendatuak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, Uharteko Udaleko C mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza edo erabaki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

10.2. Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Datuen babesa.

Xedea: ematen diren datu pertsonalak Udalak egindako hautapen-prozesuan erabiliko dira, udal eskumenak gauzatzeko.

Tratamenduaren legitimazioa:

• Interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua -251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa.

• Adostasuna.

Eskubideak erabiltzea: erregistro-bulegoan eta egoitza-elektronikoan erabiltzen ahalko ditu datuetan sartzeko eta horiek zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta tratamendua mugatu eta haren kontra egitekoak ere. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

Datuak gordeko diren epea: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuen hartzaileak: datuak sindikatuei, langileen batzordeei eta organo judizialei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

I. ERANSKINA.–Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Lorezaintzako kontzeptu orokorrak eta/edo lorezaintzari aplikatzen ahal zaizkionak.

1.1. Izendegia, espezieak identifikatzea, ezaugarri botanikoak eta landare espezieen aplikazioak lorezaintzan eta berdeguneetan.

1.2. Lorezaintzako planoen interpretazioa eta lorategiko markaketa.

–Plano motak, markaketarako tresnak, zuinketarako teknikak, zuinketa egiteko garaia.

1.3. Ibilgailuak, erremintak, makineria eta baliabide osagarriak. Motak eta erabilerak.

1.4. Izurriak eta eritasunak lorezaintzan, eta haien tratamendua.

1.5. Lan-arriskuen prebentzioa eta segurtasuna eta osasuna lorezaintzako lanetan.

1.6. Hiriko instalazio nagusiak. Oinarrizko ezagupenak.

–Sare elektrikoa eta telefoniarena, ur hotzaren sarea, saneamendu sarea, argi sarea, gas sarea.

1.7. Garbiketa.

2. gaia.–Lorezaintzako zaintze lanak.

2.1. Soropilak eta zelaiak zaintzeko lanak.

–Ureztaketa. Motak eta maiztasuna, soropila moztea, lurra harrotzea, ongarritzea, aireztatzea, profilatzea, berrereitea. Zohien bidez berritzea.

–Izurriak eta gaitzak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.

2.2. Zuhaitzak eta zuhaixkak zaintzeko lanak.

–Ureztaketa. Motak eta maiztasuna, ongarritzea, aitzurtu eta jorratzea.

–Kimatzea (gai berariazkoan garatuko da, haren garrantzia dela eta).

–Landareei tutore edo zurkaitza paratzea. Oinarriak eta teknikak.

–Izurriak eta gaitzak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.

2.3. Landare loredunak eta landare erraboildunak zaintzeko lanak.

–Ureztaketa. Motak eta maiztasuna. Substratua ematea. Ongarritzea.

–Lurra prestatzea. Izurriak eta eritasunak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.

–Garbitzea eta kentzea.

2.4. Barreneko landareak zaintzeko lanak.

–Ureztaketa. Motak eta maiztasuna. Abonatuak. Eguzkitan egotea, tenperatura eta hezetasuna.

–Izurriak eta gaitzak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.

2.5. Ordena eta garbitasuna zaintze lanetan.

3. gaia.–Sortze eta/edo lehengoratze lanak lorezaintzan.

3.1. Soropila berriztatzea eta ereitea.

–Helburua Berrereiteko moduak. Horiek egiteko aroa. Drainatzeak. Drainatze motak.

3.2. Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak berritzea.

–Zuhaitzak. Urteko landareak. Biurteko landareak. Landare erraboildunak. Landare bizikorrak.

–Lurra prestatzea. Drainatzeak. Drainatze motak.

–Landaketa motak. Landaketa esparrua eta espezieak hautatzea. Geotestilak eta "Mulch"-a erabiltzea eta paratzea.

3.3. Barreneko landareak berritzea.

–Urteko landareak, biurteko landareak, landare erraboildunak, landare bizikorrak.

–Landaketa motak. Drainatzeak. Drainatze motak. Espezieak hautatzea.

3.4. Ordena eta garbitasuna sortze eta berritze lanetan.

4. gaia.–Kimatze lanak.

4.1. Zuhaitzak kimatzea.

–Kimatze beharra espezie bakoitzean. Inausketaren printzipioak. Helburuak. Kimatze motak.

–Aroa eta maiztasuna. Langileak eta tresnak. Kimatzeko moduak.

4.2. Zuhaixkak, azpi-zuhaixkak eta heskaiak kimatzea.

–Kimatze beharra espezie bakoitzean. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Kimatze motak.

–Kimaketa egitea. Kimatzeko aroa. Kimatzearen kasu partikularrak.

5. gaia.–Ureztaketa sarea kontserbatzeko lanak.

5.1. Iturgintzako oinarrizko ezagupenak.

–Erremintak, lanabesak, makinak. Planoen interpretazioa. Gai nagusiak. Gai osagarriak.

–Hodiak eta giltzak konpontzea. Saneamendu sarea konpontzea. Arriskuei aurrea hartzea.

5.2. Ponpaketa ekipoa eta ureztatzeko muntadura prest mantentzea.

–Aspertsoreak, difusoreak, tantakako sistema eta urez estaltzekoa. Ukondoak, t-ak, paso-giltza eta mozteko giltza.

–Presioaren erregulatzaileak. Balbula elektrikoak. Iragazkiak. Euri sentsoreak. Zentralak.

–Zentralen programazioa. ETP (Ebapotranspirazioa).

6. gaia.–Ibilgailuen eta makinen eta bitarteko lagungarrien lehen mailako mantentzea eta erabilpena, lorezaintzan. Erremintak zorroztea eta lanerako prest jartzea.

6.1. Lehen mailako erabiltze eta mantentze lanak, honako hauekin:

–Ibilgailuak, traktoreak, soropil-mozteko traktorea, kamioia, dunperra.

–Inplementuak: zulatzeko, berrelikatzeko, ongarritzeko tresnak...

–Makina motordunak: soropila mozteko makina, sasi-garbitzekoa, motozerrak, landaresia moztekoa, aiztur pneumatikoak...

–Baliabide osagarriak: eskuko eskailerak, aldamioak, saskiak.

6.2. Segurtasun neurriak, ibilgailuen eta makinen erabiltze eta mantentze lanetan.

6.3. Lorezaintzan erabiltzen diren erremintak zorroztea eta prest jartzea. Segurtasun neurriak.

6.4. Ibilgailuak, makinak eta erremintak garbitzea.

7. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen kontratuak.

7.1. Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen 4., 50. eta 51. artikuluak.

8. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa.

8.1. Zereginen eta lanen arriskuak detektatu eta ebaluatzea. Banakako eta taldeko babes baliabideak.

9. gaia.–Lantaldeen koordinazioa eta kudeaketa.

9.1. Lidergoa eta langileen kudeaketa. Lan-arloko legediari eta kontratazioari buruzko oinarrizko ezagutzak. Proiektuak kudeatzea.

10. gaia.–Uharte. Historia eta geografia.

10.1. Uharteko historia. Uharteko geografia (mendiak, ibaiak, datu soziodemografikoak...). Uharteko mugak; Uharteko kale eta auzoen izenak.

Iragarkiaren kodea: L2307668