109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Gora jotzeko 23-00264 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko apirilaren 18ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00264 errekurtsoa jarri duela Jon García Vílchezek (Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz), Burlatako Udaleko Alkatetzaren eta Kirol Patronatuaren ebazpen batzuen aurka. Ebazpen horien bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat izateagatik, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzáiz.

Iragarkiaren kodea: L2307439