109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

23-837 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko apirilaren 25eko probidentziaren bidez, Udal honi jakinarazi zaio Virginia Sarasa Ericek 23-837 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Burlatako alkatearen 2023ko martxoaren 7ko Ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, Alkatetzaren 1256/2023 ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2307432