109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139E/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aldatzea Tafallako udal mugartean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak. Instalazioaren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.

2023ko otsailaren 1ean, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, kudeatzeko baimendutako hondakinen zerrendan hondakin berri bat sartzeko, EHZ 020304 Kontsumorako edo elaboraziorako material desegokiak izenekoa; horrekin batera, adierazi zuen hondakina ekoizlearengandik Servicios y Suministros Saher SLk Tafallan dituen instalazioetara ez beste toki batera eramatea dela aurreikusitako jarduera. Halaber, adierazi beharra dago ezen, hondakinaren kudeaketa Servicios y Suministros Saher SLk Tafallan duen instalazioan egitea aurreikusiz gero, baita biltegiko prozesurako ere (R1301), baimendutako hondakinen zerrendan sartzeko eskaerari honakoak erantsi beharko litzaizkiokeela: aurreikusitako jardueraren justifikazioa, biltegiratze berriak, ingurumen eragina eta prebentzio jarduerak.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta ondorioa da ez dela onargarria, garatu nahi den jarduerak ez duelako loturarik Servicios y Suministros Saher SLk Tafallan duen instalazioarekin, eta deskribatutako jarduera hondakin agente edo negoziatzaile bati dagokiolako.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ukatzea Tafallako udal-mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Instalazioaren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Servicios y Suministros Saher SLri eta Tafallako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2306784