109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Arbizuko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 7/2023 Ebazpenaren bidez, Arbizuko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2023ko apirilaren 20an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Arbizuko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2023ko apirilaren 20ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Arbizuko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Arbizuko Udalari igortzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2307299