109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2449E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 5628E/2023 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, langile autonomoek eta mikroenpresek beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak onetsi ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 674111.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez, langile autonomoek eta mikroenpresek beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak onetsi ziren.

Bidezkoa da hartan aldaketa bat onartzea, eta eskaerak aurkezteko epe bat zehaztea, Europako Batzordeak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako epeak betetze aldera.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako deialdiko 6. oinarria aldatzea, eta honako paragrafo hau gehitzea:

"5.–Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 31n amaituko da".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2307205