109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

237E/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau ebazten baita: "Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten". DDBN identifikazioa: 663450.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 723E/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzaren deialdi hau onetsi zen: "Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten".

Eskaerak aurkezteko epean, zeina 2023ko otsailaren 20an bukatu baitzen, Nafarroako toki-erakundeek sustatutako 25 proiekturen eskaerak erregistratu ziren.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin du 2022ko apirilaren 18an.

I. eranskinean dago A epigrafean baloratutako proiektuei buruzko informazio xehea, eta B epigraferako eskaerarik ez da aurkeztu.

Horrenbestez, ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, zeina espedientean baitago, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

ATARRABIAKO UDALA

P3125800G

ATARRABIAKO ADINEKOEN EGOERARI ETA BEHARREI BURUZKO DIAGNOSTIKOA - 2023

BERAKO UDALA

P3125000D

BERAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATE BAT SORTZEKO PARTAIDETZA-PROZESUA

ETXAURIKO UDALA

P3108400G

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATE BAT SORTZEA

CADREITAKO UDALA

P3106300A

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO PLANA

ZIZUR ZENDEAKO UDALA

P3107500E

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO PLANA

ETXARRI ARANAZKO UDALA

P3108300I

"ETXARRIKO UDALAREN ERAIKINEN KUDEAKETA ETA ERABILERA ZEHAZTEKO PROZESUA"

2. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehazten den moduan ( "Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura"), balorazio handienetik txikienerako ordenan, aurrekontuko partida agortu arte:

ESPEDIENTEA

ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

PROIEKTUAREN ZENBATEKOA (euroak)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA(euroak)

0011-3060-2023-000002

BARBARINGO UDALA

P3104600F

BARBARINGO ENERGIA KOMUNITATEA

87,33

9.256,50

7.405,20

0011-3060-2023-000023

UHARTEKO UDALA

P3112100G

"ENERGÍA POR Y PARA LAS PERSONAS / GURE ENERGIA, GURE INGURUKOENTZAT"

86,33

20.289,28

14.202,50

0011-3060-2023-000009

AURIZBERRIKO KONTZEJUA**

P3128200G

AURIZBERRIKO ENERGIA KOMUNITATEA

85,00

10.406,00

7.522,97

0011-3060-2023-000011

BERIAINGO UDALA

P3190590D

URRATSEZ URRATS: BERIAINGO HERRITARREN PARTAIDETZARAKO PLAN ESTRATEGIKOA GARATZEKO EKINTZAK.

84,00

16.246,00

12.184,50

0011-3060-2023-000003

LONGIDAKO UDALA

P3115700A

LONGIDAKO TOKI GARAPENEKO ESTRATEGIA

82,67

12.432,75

9.946,20

0011-3060-2023-000005

SARTAGUDAKO UDALA

P3122300A

ENERGIA KOMUNITATEA SARTAGUDAN

82,33

10.769,00

8.076,75

0011-3060-2023-000012

LARRAIAKO KONTZEJUA (ZIZUR ZENDEA)

P3154600E

ENERGIA KOMUNITATEA LARRAIAN

82,00

9.075,00

7.260,00

0011-3060-2023-000021

URRAULBEITIKO UDALA

P3124200A

URRAULBEITIKO UDAL PLAN ESTRATEGIKOA

81,33

14.943,50

11.954,80

0011-3060-2023-000015

BURLATAKO UDALA

P3126600J

BURLATAKO GAZTE PLANA

81,00

10.275,00

7.192,50

0011-3060-2023-000001

LERINGO UDALA

P3115100D

LERINGO GAZTEEN BEHARREI ERANTZUTEKO PARTAIDETZA PROZESUA

80,83

4.000,00

3.000,00

0011-3060-2023-000014

URROTZ-HIRIKO UDALA

P3124300I

URROTZ-HIRIKO GIZARTE ETXEA DISEINATU ETA ABIAN JARTZEKO TALDE ERAGILEAREN KULTUR JASANGARRITASUNAREN PROIEKTUA

79,00

9.438,00

7.550,40

0011-3060-2023-000022

BARGOTAKO UDALA

P3104700D

PARTAIDETZA ETA GOBERNANTZA KODES MENDIAN

78,83

11.000,00

8.800,00

0011-3060-2023-000010

LODOSAKO UDALA

P3115600C

LODOSAKO HIRIGUNE HISTORIKOAREN HIRI-BERRONERATZERAKO ESTRATEGIA

78,67

10.278,95

7.709,21

0011-3060-2023-000004

ERROIBARKO UDALA

P3109100B

ERROIBARKO GAZTEAK

78,33

7.078,50

5.662,80

0011-3060-2023-000013

IRUÑEKO UDALA*

P3120100G

PANDEMIA ONDOKO TESTUINGURUAN IRUÑEKO GIZARTE SAREAREN EGOERARI BURUZKO DIAGNOSTIKOA, PARTE-HARTZE BIDEZKOA

78,00

24.985,80

1.532,17

GUZTIRA

120.000

* Iruñeko Udalaren kasuan, ezin dira 1.532,17 euro baino gehiago eman, 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin bat etorrita.

** Aurizberriko Kontzejuaren kasuan, egokitu egin da lortutako puntuazioaren arabera legokiekeen dirulaguntzaren zenbatekoa; izan ere, proiektu beragatik, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 32E/2023 Ebazpenaren bidez emandako beste dirulaguntza bat jaso du (Pirinioetako toki-erakundeentzako dirulaguntza, 2023ko Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko).

Laguntzak beste dirulaguntza batzuekin bateragarriak direnez, proiektuaren kostuaren %100 gainditzen ez bada, lehen aipatutako erakundeari dagokio dirulaguntza bat jasotzea; dirulaguntza hori proiektuaren zenbatekoa osatu arte falta den zenbatekoa izanen da. Ondoko taula honetan zenbatekoak zehazten dira:

ESPEDIENTEA

ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUAREN ZENBATEKOA (euroak)

LEGOKIOKEEN DIRULAGUNTZA (euroak)

32E/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DIRULAGUNTZA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA (euroak)

0011-3060-2023-000009

AURIZBERRIKO KONTZEJUA

P3128200G

10.406,00

8.324,80

2.883,03

7.522,97

Onartutako zenbatekoak, guztira 120.000,00 euroko gastua egiten dutenak, partida honen kargura ordainduko dira: 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak herritarren partaidetza sustatzeko proiektuetarako" izeneko 010005 01700 4609 924900 partida.

II. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.

3. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontu-krediturik ez baitago:

ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

ORBAIZETAKO UDALA

P3119500A

ORBAIZETAKO LURARGI ENERGIA KOMUNITATEA SORTZEKO GIZARTERATZEA ETA PARTAIDETZA

75,33

UTERGAKO UDALA

P3124600B

UTERGA ENERGIA

75,00

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

P3141366E

AUZO BATZARREAN PARTAIDETZA HANDIAGOA ETA JARDUERAK

74,17

BAKAIKUKO UDALA

P310440A

BAKAIKUKO PLAN ESTRATEGIKOAREN BALORAZIOA, BERRIKUSPENA ETA ERRONKA BERRIEN IDENTIFIKAZIOA

71,67

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten toki-erakunde guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 21ean.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

I. ERANSKINA.–A epigrafeko proiektu baloratuei buruzko informazioa (PDFa).

II. ERANSKINA.–Diruz lagundutako proiektuei buruzko informazioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2306517