109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1461/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean antolaketako goi mailako teknikariaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lekualdatze-lehiaketako deialdia bete gabe gelditu dela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Antolaketako goi mailako teknikarien hiru lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu. Lanpostu hutsak I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–Antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak

LANPOSTUA

LANPOSTU HUTSEN GEHIENEKO KOPURUA

ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

3756, 8599 eta 8609

Iragarkiaren kodea: F2306869