109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1458/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (estatistikaria) eta erdi mailako teknikarien (estatistikaria) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean erdi mailako tituludunen (estatistikaria) eta erdi mailako teknikarien (estatistikaria) lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lekualdatze-lehiaketako deialdia bete gabe gelditu dela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Erdi mailako tituludunen (estatistikaria) eta erdi mailako teknikarien (estatistikaria) hiru lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu. Lanpostu hutsak I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Estatistika Institutuari, Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–Erdi mailako tituludunen (estatistikaria) eta erdi mailako teknikarien (estatistikaria) lanpostu hutsak

LANPOSTUA

LANPOSTU HUTSEN
GEHIENEKO KOPURUA

ERDI MAILAKO TITULUDUNA (ESTATISTIKARIA) ETA ERDI MAILAKO TEKNIKARIA (ESTATISTIKARIA)

71888, 8737 eta 10131

Iragarkiaren kodea: F2306864