107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Informazio publikoa. H/20/00544 NL/sr.
Ur-aprobetxamendu baten eskubidea iraungintzea Errenterian eta Goizuetan

Gaia: Ur-aprobetxamendu baten eskubidea iraungintzea.

Ofizioz hasia.

Emakidaren titularra: Gestión de Centrales del Añarbe SA.

Ibai edo ur-lasterraren izena: Añarbeko urtegiko presaren oineko zentrala.

Udalerria eta Probintzia: Errenteria (Gipuzkoa) eta Goizueta (Nafarroa).

Helburua: Energia elektrikoaren ekoizpena.

Obren eta helburuaren azalpen laburra.

Iraungitzen da Gestión de Centrales del Añarbe SA sozietatearen alde inskribaturiko Añarbeko urtegiko presaren oineko aprobetxamendu hidroelektrikoaren ustiaketa-eskubidea, emakidaren epea amaitzen delako. Urtegi hori Errenteria (Gipuzkoa) eta Goizuetako (Nafarroa) udalerrietan dago.

Jakitera ematen da, orokok jakin dezan, eta hogei eguneko epea ematen da, probintziako aldizkari ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, eskatutakoarekin kaltetuta daudela jotzen dutenek beren erreklamazioak aurkez ditzaten, Errenteriako (Gipuzkoa) eta Goizuetako (Nafarroa) Udaletxeetan, edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu Pasealekua, 1-8. solairua –20018– Donostia), bertan egongo baita ikusgai espedientea.

Donostia, 2023ko maiatzaren 9a.–Idazkari Nagusiak, E.E. Zerbitzuburuak (2017/09/13ko Ebazpena, 2017/10/09ko EAO), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2307577