107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04527 NL/-- espedientea.
Ur aprobetxamendu baterako eskaera Goizuetan

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Miguel Ángel Salaverria Zabala.

Helbidea: Kale Nagusia 63-2. A 31754- Goizueta (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,01 l/s.

Tokia: Egixorrotx (Alkasoaldea).

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: pertsonentzako kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 400 m-ko luzera duen hodia aterako da 1000 l-ko edukiera duen biltegiraino. Hortik borda batera eramanen da, eta bertan ura erabilera sanitarioetarako erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko maiatzaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2307076