107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifa onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2024ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

Hektareak ureztalurretan: 24,79095452 euro/ha.

Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 7,43728636 euro/ha.

Metro kubikoak, ureztaketan: 0,00596041 euro/m³.

Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,05025027 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako probintziako eta Nafarroako eta Errioxako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzara bertaratuz (Sagasta pasealekuko 24-28, Zaragozan).

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306790