107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024. urteko tarifa onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek 30,4634500774 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 66.644,75 hektareei 393.158,61 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

B) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0190396563 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

C) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0076158625 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, Zaragozako probintziako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzara bertaratuz (Sagasta pasealekuko 24-28, Zaragozan).

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306782