107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,2187551890 euro ordainduko dituzte hektareako.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,8170725484 euro ordainduko dituzte hektareako.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,4153899079 euro ordainduko dituzte hektareako.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,0137072674 euro ordainduko dituzte hektareako.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,6120246269 euro ordainduko dituzte hektareako.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,2103419864 euro ordainduko dituzte hektareako.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,8086593459 euro ordainduko dituzte hektareako.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,4069767054 euro ordainduko dituzte hektareako.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,0052940649 euro ordainduko dituzte hektareako.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,8002461433 euro ordainduko dituzte hektareako.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2022ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 4 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,3985635028 euro ordainduko dituzte hektareako.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,5466123811 euro ordainduko dituzte hektareako.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,1731449172 euro ordainduko dituzte hektareako.

N) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presaren ondokoa, 22,7758320581 euro ordainduko dituzte hektareako.

O) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presaren ondokoa badute, 14,8517351839 euro ordainduko dituzte hektareako.

P) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 40.352,32 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

Q) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091308610 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

R) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091308610 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

S) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030436203 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

S) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0032301656 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

U) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Nafarroako Ubidean edo Irati ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0271723269 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

V) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0082476008 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

W) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Irati ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0022827152 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

X) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek, 0,0007660145 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

Y) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 2.663.972,34 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzara bertaratuz (Sagasta pasealekuko 24-28, Zaragozan).

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306778