107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

23-00470 gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari buruzkoa eta uraren goi-hornidurako 2023ko tarifak behin betiko onesteari buruzkoa

23-00470 gora jotzeko errekurtsoa jarri zen, APS-ZTPko Batzarreko kide batzuek eta EH Bilduk eskatuta, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren ebazpen baten aurka (2023ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), alegazioak ezesteari buruzkoa eta uraren goi-hornidurako 2023ko tarifak behin betiko onesteari buruzkoa.

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak ebazpena onetsi du espediente hori Nafarroako Administrazio Auzitegiari bidaltzeko, eta interesdunak epatu ditu Auztiegiaren aurrean ager daitezen hamar egun baliodunean. Hori dena, jarraikiz xedatutakoari Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/15 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan, zeinak idazketa berria ematen baitio Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapituluari. Erregelamendua onetsi zen urriaren18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez.

Zangozan, 2023ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2307487