107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

23-00839 gora jotzeko errekurtsoa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz

Honen bidez jakinarazten da Olga Fernández de Luco Abadíak aurkeztu duela 23-00839 gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kalean, 31007 Iruña), Vianako Udalak hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz egindako egintzaren aurka.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2307188